Donostiako Jazzaldiak VII. JazzEñe hartuko dau garagarrilean
2021-02-12 09:46 MusikeaEkimenaren helburua da kide diran egileen jazza nazinoartekotzea.
SGAE Fundazinoak, Donostiako Udalagaz, Donostia Kulturagaz eta Donostiako Jazzaldiagaz lankidetzan, JazzEñeren zazpigarren edizinoa jarri dau martxan. Abagune hau nazinoarteko programatzaileentzako espainiar jazzaren erakusketea da eta garagarrilaren 22tik 25era egingo da Donostian, 56. Jazzaldiaren barruan.
Ekimen honen helburua SGAEko kide diran egileen jazza nazinoartekotzea da. Horregaitik, SGAE Fundazinoak deialdi publikoa edegi dau honako honeentzat:
• Musikearen sektorean parte hartzen daben SGAEko bazkide diran egile guztiak.
• SGAEko bazkide dan egilerik ez izan arren, SGAEn erregistrautako errepertorioa erabilten daben jazz-taldeak. Gehienez bost osogai dituen formazinoak baino ez dira onartuko.
Parte hartu nahi daben egileek edo taldeek 2021eko martiaren 8ra arte bialdu leikie eskabidea. Eskabideak gaztelaniaz egin beharko dira, SGAE Fundazinoaren webgunean horretarako atondutako online sistemearen bidez, oinarrietan ezarritako dokumentazinoagaz.
Ebaluazino Batzorde bat, SGAE Fundazinoak izentautakoa eta jazzean espezializautako musika-sektoreko profesionalek, programatzailek, erakundeetako ordezkariek eta kultura-kudeaketako profesionalek osotua, JazzEñeren VII. edizino honetan parte hartuko daben egileak eta/edo taldeak ebaluau eta hautatzeaz arduratuko da. Ebazpena 2021eko apirilean argitaratuko da.
Hiru egunetan zehar, aukeratutako jazz-taldeek eta egileek kontzertuak eskainiko ditue showcase formatuan eta bertan izango dira mundu osoko jaialdietako zuzendari eta programatzaileak, hau da, Estadu mailako jazzaren errealidadea ezagutu nahi dabenak. Gainera, topaketak atonduko ditue nazinoarteko jazz-zuzendari eta programatzaile horreen zein egileen eta taldeen managerren artean, SGAE Fundazinoak gonbidatuta beti be, sinergiak sortzeko, ezagutzak trukatzeko eta lankidetza-hitzarmenak zarratzeko.
JazzEñe
JazzEñe SGAE Fundazioaren programea da, Espainian egiten dan jazza nazioartean zabaltzeko pentsatua, Estatu mailako jazz-taldeek jaialdietan parte har dezaten sustatzeko, SGAEko bazkideentzako nazioarteko birak sustatzeko, topaketak bultzatzeko, sinergiak sortzeko eta sektoreko profesionalen artean (egileak, artistak, managerrak, programatzaileak, jaialdietako zuzendariak, diskoetxeak...) esperientziak eta ezagutza trukatzeko sortua.
2014an, Madrilen egindako lehenengo edizinoaren ondoren, Valentziara, Zaragozara eta Malagara zabaldu zan. Orain, Donostiako Jazzaldiak geure jazzaren errealidadea mundu osoko programatzaileei erakutsiko deutse.
Urteotan, artista askok Europa osoko jaialdietan errepertorioak interpretau ditue SGAE Fundazinoaren Eñe programei esker: Chicuelo & Mezquida artistek Tokyo Jazz Festival jaialdian parte hartu eben, Zaragozara V. edizinoan gonbidautako bisitarietako bat izan ziran. Era berean, SGAE Fundazinoak 2018an honako Eñe artista honeek aditzera emon zituan: Antonio Lizana, Rycardo Moreno eta Pedro el Granaíno, La noche Blanca de la Flamenco Biënnaleren barruan, Amsterdamen eta Rotterdamen. Aipamen berezia merezidu dabe 2017an Nazinoarteko Amersfoort Jazzaldian (Herbehereak) parte hartutako taldeek: Camerata Flamenco Project, Nono Garcia Trío, Alexey Leon Trío eta Marco Mezquida Solo.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!