Ehun lagun baino gehiago batuko dira Kontseiluaren mintegietan
2021-02-11 10:37 Euskerea berbagaiZezeilak 10, 11, 16, 19 eta martiak 5 dira hitzorduak.
Hizkuntza-politiketan eragiteko adostasun sozial zabalak josten dabil Kontseilua, izan be, Kontseiluak uste dau egungo errealidadeari erantzunen deutsen hizkuntza-politika aurrerakoiagoak behar dirala, hizkuntza-eskubideak eta gizarte kohesinoa bermatuko dituenak, euskal hiztunen eskubideek bermatu barik jarraitzen dabelako, hiztunen arteko desoreka eta desbardinkeria nabarmenagaz. Horretarako proposamena landu dau Kontseiluak. Bazkideen ekarpenetan oinarritutako dokumentua da eta hizkuntza-politika barrirako bide-orria da, lehen proposamena. Kontseiluko kideakaz zein euskalgintzako beste eragileakaz eztabaidatuko da dokumentua eta ekarpenak eta atxikimenduak jasoko ditu ahalik eta adostasun zabalenean oinarritu daiten.
Horretarako antolatu dira mintegiak: dokumentua ezagutzera emon, eztabaidatu, ekarpenak egin eta adostasuna lortzeko; bost mintegi atondu ditue, danak online: zezeilaren 10, 11, 16, 19 eta martiaren 5ean. Euskalgintzako ehun ordezkari baino gehiago batuko dira.
Mintegietan jasotakoak landuko ditu ondoren Kontseiluak eta, dokumentuan jasoteaz gan, bestelako eragileakaz be konpartiduko ditu. Ostean bilerak egiten jarraituko dau, dokumentua ezagutzera emon eta atxikimenduak batzeko.
Euskerearen erabilera erosoa helburu
Gizarte osoari jagokona da hizkuntzea: hartu-emonen oinarria da eta eremu guztietan jazoten dira modu bateko zein besteko hizkuntza praktikak. Horregaitik, gizarteko eragile guztiei jagoke erantzunkizunez jokatzea hizkuntza-eskubideak errespetetako eta gizarte bardinzaleagoa osotzeko. Horregaitik egungo hizkuntza-politiken langea gainditu eta euskerearen erabilera erosoa bermatu behar deutsegu hiztunei, hau da, eguneroko jardun sozialak euskeraz egin ahal izatea eroso eta bazterkeria barik. Hori gauzatu ahal izateko ardatz bi jasoten ditu proposamenak: erabilera erosoa bultzatzeko espazioak eta baldintzak sortu beharko dira, alde batetik eta euskerearen ezagutza unibersalizatu beharko da, bestetik, baldintza horreek bete ahal izateko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!