Arima Soul bikote donostiarrak soula dakar

Bizkaie! 2021-02-10 10:06   Musikea

Lidia Insaustik (ahotsa) eta Mikel Makalak (baxua) sortutako Soul musika proiektu barria da Arima Soul.

Aurrerago, Paul San Martin (teklatuak) eta Hilario Rodeiro (bateria) sartu ziran taldean. 70eko hamarkadako Rhythm & Blues, Soul, Funk, Groove eta Jazz taldeen eragin argia dakarre, baita estilo horreetako korronte garaikideenari begira be badagoz, hau da, Neo-Soul izenekoari begira be. Zuzenekoetan, euskeraz abestutako abesti propioak joteaz gan, estiloaren zenbait adierazleren bersinoak interpretetan ditue: Bill Withers, Etta James, Curtis Mayfield, Dee Dee Bridgewater, Marie Queenie Lyons... Eta musika instumentala be sortzen dabe, diskoan 10 pieza dira eta horreetatik bost instrumentalak dira.

EP hau Fredi Peláezen Pottoko estudioan grabau dabe 2020ko udan.

Arima Soul EPa

Abestiak

1. Itsasoan (06:20).

2. Ez Gara Ikusten (05:42).

3. Amets (03:47).

4. Gatz Berri (04:46).

5. Zerbait (06:46).

6. Itsasoan (Instrumentala) (06:20).

7. Ez Gara Ikusten (Instrumentala) (05:42).

8. Amets (Instrumentala) (03:47).

9. Gatz Berri (Instrumentala) (04:46).

10. Zerbait (Instrumentala) (06:46).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu