Badator ‘Darwinen Eguna'

Bizkaie! 2021-02-10 08:24   Pil-pilean

Giza-koronabirusaren jatorriari eta bilakaereari buruzko berbaldia atondu dabe.

Bilboko Udalak datorren barikuan, hilaren 12an, Bidebarrieta Kulturgunean, Charles Darwinen -Alfred Russel Wallacegaz batera, eboluzinoaren teoria asmatzailea-, jaiotzearen 212. urteurrena ospatuko dau, giza-koronabirusen jatorriari eta bilakaereari buruzko berbaldi bategaz. Hizlari izango dira Estibaliz Apellaniz Ingunza geologoa eta UPV/EHUko Estratigrafia eta Paleontologia Saileko geologo eta irakasle titular erretiratua eta Guillermo Quindós Andrés, UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultadeko Mikrobiologiako katedraduna.

Ekitaldia Bidebarrietako liburutegiko ekitaldi aretoan izango da, 18:30ean.Sartzea doban da baina parte hartzeko, ezinbestekoa da eskuragarri dagozan gonbidapena erreserbetea hemen. atzea, www.bilbaokultura.eus/bidebarrietakulturgunea helbidean.

Darwinen Eguna 2021

Darwinen eguna Bilboko Udalaren, EHU/UPVko Kultura Zientifikoko Katedrearen eta Zirkulu Eszeptikoaren artean sustatutako eta antolatutako ekimena da, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesagaz.

Darwinen Egunaren hamabosgarren edizino honetan be, eboluzinoa izango da ardatz, alde batetik, Lurraren historian jazotako aldaketa globalak aztertuz eta bestetik, giza-koronabirusen jatorrian eta bilakaeran sakonduz. Bertaratutakoek gizateriaren zein planetearen etorkizunaz gogoetak egiteko aukerea izango dabe.

Berbaldi bi izango dira: Lehenengoa, Aldaketa globalak Lurraren historian: norantz goaz? izenburupean, Estibaliz Apellaniz gure planetearen joana arakatu eta historiak hutsegiteak ez errepetiduteko emoten deuskuzan irakaspenak erakusten saiatuko dira hausnarketa horretatik.

Bigarrenean, Giza-koronabirusen jatorria eta eboluzinoa aztertuko ditu Guillermo Quindósek, egun pil-pilean dagoan koronabirusen inguruko ardureari helduz Komunidade zientifikoak pandemia bat izateko arriskuaz ohartarazo eban arren, SARS-CoV-2 koronabirusak eragindakao berealdiko kolpea izan da biztanleria osoarentzat. Oraingo hau ez da gizakiari eragin deutson lehenengo koronabirusa. Quindósek hiru pandemia ekarri deuskuezan koronabirus barri horreen jatorria, bilakaerea eta zabaltzea aztertuko ditu berbaldian.

Hizlariak

Estibaliz Apellaniz Ingunza geologoa eta UPV/EHUko Estratigrafia eta Paleontologia Saileko (egungo Geologia Saila) irakasle titular erretiratua da. Gainera, Goi Kretazeoko eta Paleogenoko jazoera paleoklimatikoak, paleoekologikoak eta paleobiologikoak ikertu ditu, batez be mikrofosilen azterketan oinarrituta.

Guillermo Quindós Andrés Mikrobiologiako Katedraduna da UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultadean. Bere karreran, 22 Doktorego Tesi zuzendu eta Mikrobiologia eta Gaixotasun Infekziosoei buruzko 300dik gora argitalpen idatzi ditu. Zientzia dibulgazinoan be badabil zenbait komunikabidetan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu