'Euskal Alien Nazioa' iges-gelea aurkeztu dau Euskerearen Etxeak

Bizkaie! 2021-02-09 10:51   Euskerea berbagai

Eguen, bariku eta zapatu arratsaldeetan zabaltzen dabe.

Esperientzia barrien bila dabizanentzat proposamena dakar Bilboko Euskerearen Etxeak, Euskal Alien Nazioa izeneko iges-gelea hain zuzen. Halakoetan ohikoa danez, parte-hartzaileek aztarnak topau eta probak gainditu beharko ditue iges-gelatik onik urteteko. Jarduerea euskeraz da, eta 13 urtetik gorakoentzat aproposa.

Euskerea eta zientzia-fikzinoa buztartzen ditu Euskerearen Etxeko iges-gela barriak. 2155. urtera joango dira parte-hartzaileak, ordurako estralurtarrak Euskal Herrira heldu dira, euskereak harrituta, eta hizkuntzea euren planetara eroan nahi dabe. Hori eragotzi beharko dabe iges-gelako partaideek.

Eguen, bariku eta zapatuetan dago iges-gelea zabalik, egunero txanda bitan: 16:15 eta 17:45. Joko bakotxa ordubete ingurukoa da. 13 urtetik aurrerakoek hartu leikie parte, baina, edade txikikoak dagozan kasuetan, heldu bat joan beharko da eurakaz. Lau lagun onartuko ditue gehienez txanda bakotxean, eta gitxienez bi.

Beste iges-gela batzukaz konparauta, badauka abantaila bat Euskal Alien Nazioa izeneko honek: doban da. Erreserbak egiteko edo informazino gehiagorako, jo webgune honetara

Bilboko San Inazio auzoan dagoan Euskerearen Etxean dago Euskerearen Interpretazino Zentroa. Berau sustatzeko ekimena da iges-gela barria, erakusketa iraunkorraren osogarri. Aurrerago, halako beste jarduera batzuk martxan jartea da asmoa. Interpretazino Zentroa bera, astelehenetik zapatura egoten da zabalik. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu