Itamar Borochov israeldar tronpetistea Gasteizeko Jazz Jaialdian izango da
2021-02-09 09:30 Musikea44. Vitoria-Gasteizko Jazz Jaialdia garagarrilaren 15etik 18ra.
Vitoria-Gasteizko Jazz Jaialdiak emoten dauen Letter One Rising Stars Jazz saria Itamar Borochov-ek irabazi dau; nazinoarteko sari honek Europako eta Iparramerikako musika-talentu barria saritzen dau, urtekera-aukerak nazinoarteko agertoki handietara taldeari edo bakarlariari emonez. Esangura horretan, munduko jazz jaialdi entzutetsuenetan bira batean parte hartzea da saria da, Vitoria-Gasteizkoa, europar birea bersino honetan, Espainiako jazz jaialdi bakarra izanez.
Nazinoarteko jazz sari honen irabazlea, Itamar Borochov, joan dan urteko irabazleagaz agertuko litzateke, Kathrine Windfeld piano-jotzaile eta konpositore daniarragaz, hain zuzen be, aurkezpena pandemiaren ondorioz ezeztatu behar izan zan arren.
Garagarrilaren 15etik 18ra, momentuko osasun-baldintzei egokitutako formatuagaz jaialdi hau egin egingo da baina jazz jaialdiaren erakundea pandemiaren bilakaereari eta osasun-agintarien oharrei beti adi dago.
Vitoria-Gasteizko Jaialdia bere zaleei barriro be jazz onenaren ordezkaritzea eskainiz pozarren dago baina zaleen eta musikarien segurtasuna beti nagusituko da eta agintariek ezartzen dituen arauak zorrotz beteko ditue.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!