Amaitu dira Altzoko saiorako gonbidapenak

Bizkaie! 2021-02-08 13:32   Bertsolaritzea

Zezeilaren 12an izango da, 18:00etan, herriko kultur etxean.

Iruñean izan zan saioa pasa dan barikuan (XDZ). | Ikusi handiago | Argazki originala

Aner Peritz, Haira Aizpurua, Irantzu Idoate, Maialen Lujanbio eta Nerea Ibarzabal. Boskote horrek kantauko dau Altzon. Igaz Euskal Herriko Eskolartekoan parte hartu behar eben bertsolari gazteak dira Peritz, Aizpurua eta Idoate eta Lujanbiogaz eta Ibarzabalegaz batuko ditue, hori baita Eskolatik Plazara ekimenaren esentzia: igaz, pandemiaren eraginez, Euskal Herriko Eskolartekoan kantau ezinik geratu ziran parte-hartzaileok egun plazetan ibilten diran bertsolariakaz batzea.

Altzokoa izango da Eskolatik Plazara ekimenaren hirugarren eta azken saioa. Aurretik, Gernika-Lumon izan zan lehenengoa eta bigarrena, Iruñean. 

Altzon, 18:00etan hasiko da saioa; sartzea doban da eta gonbidapenak hemen eskuratu daitekez.

Eskolartekoa antolatzen daben Ikastolen Elkarteak eta Bertsozale Alkarteak atondu dabe Eskolatik Plazara. Eskolartekoaren helburua bertsotan hasibarriak diranei jentaurrean bat-batekoan plazaratzeko aukerea emotea da, belaunaldia zaletzea eta bertso saioen antolakuntzan lehen pausuak egitea, etorkizunean bertsolaritzako eragile izan daitezan. Bertsolari gazteei ikusgarritasuna emon gura jake ekimen honegaz, bertsolari gazteentzako bultzada handia izaten baita datozen urteetako plazei begira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu