Txakur bilbotarra Botaba bideo-lehiaketearen irabazle
2021-02-04 09:42 Euskerea berbagaiEuskerazko esamoldeak gazteen artean zabaltzea izan da helburua.
Aurreko edizinoen moduan, Botaba ekimenaren laugarren edizinoa bideo-lehiaketa bategaz amaitu dau Labayru Fundazinoak. Kasu honetan, baten bat haize feskoa hartzen edo popatik hartzen bialtzearen pareko esamoldeak Instagrameko bideoetan azaltzeko eskatu deutse gazteei, eta antolatzaileen eretxian @jonanjonan75 bilbotarrak bialdutakoa izan da onena. Hortaz, iPhone 12minia emon deutse.
Irabazleak idea originala izan dauenik ezin da ukatu: Botaba lehiaketara aurkeztu dauen bideo laburrerako, etxeko txakurra ipini dau aktore, haizegailu baten aurrean. Holantxerik agertu dau haizea hartzen bialdu esamoldea. Ganerako parte-hartzaileek be irudimena erabili dabe esamolde hori edo baliokideak bideoen bidez azaltzeko.
Ikusi bideo irabazlea hemen.
Eguneroko erabilera kolokialean sartu deiezen, gazteen artean euskerazko esamoldeak ezagutarazoten ditu Labayru Fundazinoak Botaba ekimenean, eta lagun arteko euskerearen baliabideakaz olgau daitezan animetan ditu. Horretarako, gazteen artean arrakastea daben bideak erabilten ditu fundazinoak: sare sozialak, jente ezaguna...
Botabaren laugarren edizinoa bagilean hasi zan. Hainbat jardueraren bidez, 75 esakune baino gehiago landu ditue. Bideo-laburren lehiaketearen aurretik be, beste sari asko emon ditue astetik asterako erronka zein zozketetan. Gazteek bidelagun izan ditue Alex Sardui, Julian Iantzi, Itziar Atienza, Ainhoa Etxebarria eta beste persona ezagun batzuk.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!