'Saiatzen naiz' bideoa plazaratu dau Merina Grisek

Bizkaie! 2021-02-04 07:55   Musikea

Sara, Julen eta Paskalek osotutako talde barria da Merina Gris.

Euskal talde honek indar handia hartu dau Besteek Zer lehen singlea kaleratu ondoren. Lehen abestiagaz harrera bikaina izan eben donostiarrek eta orain Saiatzen naiz bideoklipagaz datoz olatu artistiko, musikal eta kultural barriaren lehen lerroan kokatuz.

Ed Is Dead produktore ospetsuak produzidu dau taldearen alderdi barri bat erakusten deuskun kantua: Besteek Zer kolpe indartsu, bizi eta atrebentziaz betea bazan, barri honek Merina Grisen arpegirik sentikorrena erakusten deusku.

Gaur egun eszenan dagoan proposamen freskoenetakoa da, duda barik 2021eko deigarrienetakoa.

Merina Gris

2020an jaioa, pop zakarra jorratzen dabe. Lehen lana pasa dan urriaren 16ean kaleratu eben eta taldearen esentzia bikain islatzen dau: jarrerea, estereotiporik ez, amu melodikoak, soinu organikoek lagundutako elektronikea. Testuetan, barriz, taldeak gogoetea egiten dau norberak norbera izateko gaurko gizartean dagoan burrukeari buruz, iruzur hutsa dan personea, onartua ez izateko bildurragaitik bere benetako izakerea bestelakotua agiri dauena, gizartean onartuagoa izateagaitik bera izateari ixten deutsona dira oinarri kantuetan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu