Eskolatik Plazara, Iruñean
2021-02-02 09:39 BertsolaritzeaGernika-Lumon hasi eban bidea egitasmoak pasa dan barikuan.
Gernika-Lumoko Astran batu ziran pasa dan urtarrilaren 29an, igaz Euskal Herriko Eskolartekoan kantetako ziran Irune Basagoiti, Leire Vargas eta Naia Arrizabalaga, Etxahun Lekue eta Maialen Lujanbio bertsolariak. Subertedunak izan ziran gernikarrak, Euskal Autonomia Erkidegoan udalerrien arteko mugak igaro ezinda, hareek izan ebelako saioaz gozetako aukerea. Dana dala, laster ikusi eta entzun ahal izango ditugu bertsoaldiak Hitzetik Hortzeran be.
Aste honetan iruindarren txandea izango da, zezeilaren 5ean, Iruñeko Nafarroako Antzerki Eskolan kantauko dabe Aitor Ugarte, Alaia Martin, Bittori Elizalde, Ekhiñe Zapiain, Eukene De Los Aires eta Julio Sotok; Josu Sanjurjo ibiliko da gai-jartzaile lanetan. Arratsaldeko 18:00etatik aurrera izango da hitzordua. Sartzea doban da eta gonbidapenak atari honetan eskuratu daitekez.
Hirugarren saio bat be aurreikusi dabe antolatzaileek eta zehetasunak laster emongo ditue.
Eskolartekoa antolatzen daben Ikastolen Alkarteak eta Bertsozale Alkarteak antolatu dabe Eskolatik Plazara. Eskolartekoaren helburua bertsotan hasibarriak diranei jentaurrean bat-batekoan plazaratzeko aukerea emotea da, beren belaunaldia zaletzea eta bertso saioen antolakuntzan lehen pausuak egitea, etorkizunean bertsolaritzako eragile izan daitezen. Bertsolari gazteei ikusgarritasuna emon gura jake ekimen honi esker, bertsolari gazteentzako bultzada handia izaten baita datozen urteetako plazei begira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!