Euskal konpositoreak ezagutarazoteko bildumea aurkeztu dabe

Bizkaie! 2021-02-02 08:38   Musikea

Lehenengo liburu bietan, Ramón Lazkano eta Teresa Catalán izango dira protagonista.

Teresa Catalán da bildumako lehenengo protagonistetako bat | Ikusi handiago | Argazki originala

Musikenek eta Eresbilek bat egin dabe euskal sortzaileak ezagutzera emongo dituan proiektu barri bat martxan jarteko. Kaierak, Basque Composers of the 21st Century izeneko bilduman, gaur egungo euskal konpositoreen lana eta ekarpena aztertuko ditue, liburuki bakotxa bizirik dagoan sortzaile bati eskainita. Euskal konpositoreen ondare musikala nazinoartean zabaltzea izango da proiektuaren helburu nagusia.

Bildumako lehenengo liburu biak prest daukiez dagoeneko. Ramón Lazkano (Donostia, 1968) eta Teresa Catalán (Iruñea, 1951) aukeratu ditue proiektuari ekiteko. Laster, hirugarren alea be helduko dala aurreratu dabe, kasu horretan Félix Ibarrondoren (Oñati, 1943) ingurukoa.

Liburu bakotxak, jagokon konpositorearen obrea zehatz aztertzen dauen artikulua dakar, baita protagonisteari egindako alkarrizketa sakona be. Era berean, obren katalogoa, diskografia eta bibliografia topauko ditu irakurleak. Liburu guztiak hiru hizkuntzatan idatzita datoz, hau da, euskeraz, gaztelaniaz eta ingelesez. 

Koaderno formatuko argitalpenak diranez, konpositore bakotxaren obrea modu erraz baina zehatzean ezagutu ahal izango dabe zaleek eta adituek. Nazinoarteko prestigiodun konpositoreak modu zorrotz, argi eta zehatzean hurreratzea da bildumearen asmoa, Musikeneko eta Eresbileko arduradunen esanetan. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu