Bilbao Distrito Jazz zezeilaren 5ean hasiko da
2021-01-29 11:13 MusikeaGaur egungo jazzean eredu diran musikariek auzoetan eskainiko ditue kontzertuak.
Bilbao Distrito Jazzek Bilboko Alkarte Filarmonikora, Bertendona Institutora, Bidebarrietako Liburutegira, Bilborockera eta Otxarkoagako eta Errekaldeko udaltegietara ekarriko ditu Itxaso Quartet ‘Gaztelugatxe’ (Zezeilak 5), Trío Capital (Zezeilak 12), Ángel Celada Slow Trio (Zezeilak 19), Angel Unzu Trio & Andrezj Olegniczak (Zezeilak 26), Miguel Villar Quartet (Martiak 5) eta Hordaren (Martiak 12) kontzertuak.
Egitaraua
- Zezeilaren 5ean, 18:30ean, Bilboko Alkarte Filarmonikoan, ITXASO QUARTET GAZTELUGATXE. Itxaso, ahotsa; Dani Pérez, gitarristea; Gorka Benitez, saxo tenorra eta flautea; eta Borja Barrueta, bateria.
Itxasok bere azken lana aurkeztuko dau, “Gaztelugatxe” ohiko kolaboratzaile eta lagun dituan Dani, Gorka eta Borjagaz. ango dituen kontzertuan. Bartzelonan denoraldi bat pasau ondoren, Euskadira bueltan, Itxasok bere proiektu propioak landu ditu: Itxaso & Javier Juanco-Gonzálo Tejada; Itxaso & the circle game; Itxaso trio; Itxaso 4tet; edo Itxaso 5tet.
- Zezeilaren 12an, 18:30ean, Bertendona Institutoan, TRIO CAPITAL. Román Filiú, saxo altua; Javier Moreno, kontrabaxua; eta Borja Barrueta, bateria
Javier Moreno, kontrabaxu jotzailea, Trio capital taldeko liderra da. Moreno, ibilbide luzekoa eta Euskaditik kanpo ibilitako jazz-jotzailea, Gerald Cleaver, Tim Berne, Dino Saluzzi, Craig Taborn, Carmen Linares, Arcángel, edo David Dorantes musikariakaz ibilitakoa. Javier Morenok, New York, Madril eta Buenos Aires artean bizi danak, Madrilen kokatutako musikari talde bat antolatu dau, jazzistikearen arriskuari eta alkarrekintzeari heltzeko moduari buruzko iruditeria konpartiduteko.
- Zezeilaren 19an, 18:30ean, Bidebarrietako Liburutegian. ÁNGEL CELADA SLOW TRÍO. Ángel Celada, bateria; Carla Sevilla, ahotsa; eta Marcos Salcines, pianistea. Ángel Celada bateria-jotzaileak, musika modernoaren euskal artista garrantzitsuenetako bat da eta proiektu hau dakar, Carla Sevillaren ahotsagaz eta Marcos Salcines pianisteagaz.
Hamarkadatan erreferentzia izan dan bateria-jotzailea da Celada, besteak beste, Didier Lockwood, Jorge Pardo, Carles Benavent, Jordi Bonell, Jean Marie Ekay, Andreij Olejniczak, Enrique Morente, Itoiz, Oskorri, Rúper Ordorika, Juan Carlos Calderón, Albert Hammond, El último de la Fila, Mecano, Manolo García, Joan Manuel Serrat, Miguel Ríos, Rosana, Revolver, La Unión, La Orquesta Mondragón edo Los Rebeldes taldeakaz ibilitakoa.
- Zezeilaren 26an, 18:30ean, Bilborock-en, ANGEL UNZU TRIO & ANDRZEJ OLEGNICZAK. Andrzej Olegniczak, saxofonistea; Angel Unzu, gitarristea; Juanma Urriza, bateria eta Gonzalo Tejada, baxua. Zazpi disko, sari eta kolaborazino eta grabazino ugariren ondoren, Nafarroko Ángel Unzu gitarrista eta konpositoreak, ‘ORAIN’ izeneko diskoa laukote formatuko kontzertu batean aurkeztuko dau.
- Martiaren 5ean, 18:30ean, Errekaldeko Udaltegian, MIGUEL VILLAR QUARTET. Miguel ‘Pintxo’ Villar, saxo tenorra; Toni Saigi, pianistea; Oriol Roca, bateria; eta Marc Cuevas, kontrabaxua. Miguel Villar-ek laukote handia dakar: Toni Saigi, pianista gaztea; Marc Cuevas, eszenako kontrabaxu-jotzaile sendo eta geldiezinetako bat; eta Oriol Roca, bateria jotzaile irudimentsua eta personala.
- Martiaren 12an, 18:30ean, Otxarkoagako Udaltegian, HORDA. Eolo Andino, saxo altua; Nico Andino, tronpetistea; Karles Perez, bateria; eta Ledián Mola, kontrabaxua. Horda Musikeneko azken promozinoetako musikari indartsuenek eta proiekzino handienek osotutako lankidetza-taldea da. 2019ko Impulso Sariaren irabazleak. Gazteak izan arren, harrigarria da euren kalidadea eta heldutasuna, bai konposaketan, bai interpretazinoan be. Jazz-estilo amerikarraren eta europarraren arteko loturea adierazoteko asmoz, Horda taldeko kideak 2018an batu ziran.
Informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!