I. Atsotitz Lehiaketan botoa emoteko aukerea zabalik

Bizkaie! 2021-01-28 08:14   Euskerea berbagai

Lehenengo edizioan botoa emoteko aukerea urtarrilaren 31n amaituko da. 

Atsotitzak gure euskal kulturearen osogai garrantzitsuak dira, horreen bidez euskal pentsakerea eta hainbat kontu ulertzeko gakoak emoten deuskuezalako. Horregaitik Iberba Aholkularitzeak eta Oskia Karrera argazki estudioak Atsotitzen Lehiaketa hau abian jarri eben atsotitzak eta irudigintzea bultzatzeko, gauza biak buztartuta. Baina lehiaketa horren bidez sormena be landu nahi danez, esaera zaharrak eta barriak be sortzeko aukerea dago, gaur egungo bizimoduak sortzen dituan egoera barriei egokituta egon daitekezanak.

Kontuak kontu, lehenengo edizioan botoa emoteko aukerea urtarrilaren 31n amaituko da.

Parte hartu daben lanak ikusi zein botoa emoteko aukerea dago hemen

Bigarren edizioaren oinarriak

1. -Parte hartzaileek atsotitz bat irudi batean txertatuta aurkeztuko dute. Gehienez 3 aurkeztu daitezke. Irudiak marrazkiak zein argazkiak izan daitezke baina norberak egindakoak edo moldatutakoak.

2. -Lanak zezeilaren 1etik apirilaren 30era aurkeztu ahal izango dira Telegrametik, 656 30 37 67ra edota info@kukubat.eus helbidera.

3.- Botazinoa: Talde bik emongo dabe botoa, batetik nahi daben guztiek telegramen bidez egin leikie hemen maiatzaren 5etik 31ra eta, bestetik, irudigintza eta euskera arloko 4 epaimahaikidez osotutako talde batek be bere botazinoa egingo dau. Emoitzea datorren bagilean jakinarazoko da.

4.- Parte-hartzaileek irudia erakusteko baimena emoten dabe: Internet...

5.- Irabazleak 100 euroko saria jasoko dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu