Esaera zaharrak barri
2021-01-27 13:36 Euskerea berbagaiAhozko jardunari lehentasuna emon deutso Labayruk.
Euskeraz gero eta gehiago egiten ei da eta gero eta jente gehiagok ikasten dau baina behin eta barriro entzuten dogu erregistro ez formalean hutsunea dagoala. Hori lantzeko sortu da egitasmo hau, Bilboko Udalagaz hitzarmen baten bitartez.
Lan honen helburua arlo askotara zabaltzen da: ahozko jardunari lehentasuna emotea, euskerea gehiago erabilteko bidea emotea, lagun arteko erregistroa lantzea, ahozko komunikazino-gaitasuna handitzea, kalidadea eta bizitasuna hobetzea, egoera komunikatibo naturaletan berba egiten jakitea, euskerea ikasten ondo pasetea eta euskerea ikasteko modu erakargarri eta dibertigarria eskaintzea.
Danetara, 5 bat minutuko 6 podcast grabau ditu Labayruk euskera jatorra, ahozkoa, eta aldi berean zuzena eta egokia lantzeko; egoera ezbardinak landu dira, gazteentzat ezagunak diranak baina azalpenakaz datoz, esakuneen esangurea eta noiz erabilten diran azaltzeko.
Honeek dira 6 podcastak:
2. Esanak esan, alfer-alferrik.
3. Inurrien antzera, tipi-tapa aurrera.
4. Maitatu gutxiago eta gozatu gehiago.
5. Zenbat buru… hainbat aburu.
iVoox-en entzun daitekez, #entzuzu programearen bitartez.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!