La Furia Baga-Bigara batu da
2021-01-27 09:28 MusikeaLa Furiak 2013. urtean ekin eutson eta No hay clemencia diskoa argitaratu eban.
Rapzale edo hip-hopzale esanguratsu harek esango leuken bezela: La Furia meets Baga-Biga. La Furia artisteagaz epe luzerako akordioa egin dogu, La Furia feminista agertuko jaku, ekintzaile politiko-kulturala, hizlaria eta guztiaren gainetik eta azpitik kantaria bere testuak rap giroan zabalduz.
Hemendik aurrera barriro plazan dago La Furia eta kontratazioa zabalik dago Baga-Biga bulegoan. Laster barri amultsuagoak, maitekorragoak, furfuriatik, amorrutik.
Nerea Lorón Díaz (La Furia)
Cascanten jaio zan 1983. urtean, Nafarroa hego-ekialdeko udalerrian. Bilbon eta Donostian ikasketak egin, mobimentu feministeagaz bat egin eta Gizarte Hezkuntzan hasi zan beharrean.
Musika arloan, La Furia legez, 2013. urtean ekin eutson eta No hay clemencia diskoa argitaratu eban eta hortik aurrera etorri ziran Vendaval (2017) eta Pecadora Volumen I (2019). Horrezaz gan, Korrikaren kantuan be abestu eban Mad Muasel eta Fermín Muguruzagaz batera 2019. urtean; entzun Klika kantua hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!