Hemen dator I. Aitor Sarasua Bertsopapel Lehiaketea

Bizkaie! 2021-01-26 08:15   Bertsolaritzea

Bertsularien Lagunak alkarteak atondu dau Aitor Sarasua Bertsopapel Lehiaketea.

Urteroko lehiaketea izan nahi dauen honek, gazte eta helduen sailak izango ditu.

Gazteen saila 16 urte artekoa izango da eta helduen sailari ez deutse edade mugarik ezarri. Euskal Herri osoko bertsolariei zuzendua da eta bertso bildumak entregetako epea zezeilaren 28an amaituko da. Martiaren 20an jakinarazoko da epaia.

Bertsopapel lehiaketa honen helburua bertsoaren aldaera guzien presentzia bermatzeaz gan, plazatik harago dagozan bertsolariei adierazoteko aukerea emotea da, izan be, tradizinoz, Ipar Euskal Herrian eta Euskal Herri osoan, oro har, bertso idatziak leku handia izan dau. Tradizino hori bermatu eta zabaldu gura dogu, Airor Sarasua bertsogintzan eta Ipar Euskal Herriko bertso irakaskuntza eta sustapenean hain leku garrantzitsua izan dauena omentzeagaz batera.

Parte hartzeko baldintzak eta sariak hemen.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu