Mikel Azpirozek ‘Islak’ disko barria aurkeztuko dau Bilbon

Bizkaie! 2021-01-26 07:55   Musikea

Sarrerak salgai dagoz hemen 5 euroan.



Bilboko Udal
eko Bidebarrieta Kulturgunea da Mikel Azpiroz pianisteak datorren barikuan, urtarrilaren 29an, Islak diskoa aurkezteko aukeratu dauen lekua;  Karlos Arancegi, baterian eta Fernando Neira,
kontrabajuan egongo dira Azpirozegaz batera.

Gaua eta Zuri a piano solo aurreko diskoen arrastoari jarraituz, Mikel Azpirozek Islak argitaratu dau, 1978ko Steinway & Sons B modeloko kola-piano zoragarri batean interpretetan dauen bederatzi abestien bildumea. Bederatzi abestietatik bostetan Karlos Arancegui perkusino joleak laguntzen deutso baterian eta darboukan. Islak 2020ko urtarrileko hiru egunetan grabau eben Donostian, Mamusik estudioan. Azpirozek 2006an sortu eban zigilu hori, Elkano Browning Cream proiektuko nahiz bakarkako lanak argitaratzeko.

Kontzertua Bidebarrietako Liburutegiko areto nagusian izango da eta 19:00etan hasiko da. 

Egungo egoeratik eratorritako segurtasun-neurriak dirala eta, ekitaldi-aretoko ateak 18:15ean edegiko dira, bertaratutakoak beren jesarlekuetan jarri ahal izateko. Era berean, unean-unean indarrean dagozan babes eta higiene-neurriak zorrotz bete beharko dira eta nahitaezkoa izango da maskarea kendu barik ipinita izatea.

Mikel Azpiroz (Donostia-San Sebastián, 1971)

Sei urtegaz hasi zan pianoan eta musika klasikoko ikasketak konserbatorioan jazz eta bluesera bideratu zituan laster. Nahiz eta injinerutza industrialean lizentziau, beti izan eban musikarako pasinoa eta musikari, konpositore eta produktore lanak egin ditu bere proiektuetan (Elkano Browning Cream) zein kolaborazinoetan. The Waifs, Duncan Dhu, Travellin’ Brothers, Jabier Muguruza edo Elena Setiénegaz jorratu dau bere ibilbidea.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu