AEK-k ekitaldiak iragarri ditu Korrika amaitu behar zan egunerako

Bizkaie! 2021-01-22 08:33   Euskerea berbagai

Martiaren 28an izango dira ekitaldiok. 

Egunotan 55 urte bete dira Rikardo Arregik, beste euskaltzain batzuen babesaz, aurrerago AEK bilakatuko zan ekimena martxan ipinteko eskaria bialdu eutsela Euskaltzaindiako kideei, hau da, Helduen Alfabetatze eta Euskalduntzearen preminea lehenengoz azaldu eutsenetik.

55 urte geroago, AEK-k berretsi egin dau gaur egun be Helduen Euskalduntze eta Alfabetatzeak berebiziko garrantzia dauela, inoiz Euskal Herria euskalduna izatea lortuko badogu.

Aitatu jazoerea gogoan, euskal jendarteari adierazoten deutsagu —KORRIKArik egingo ez dan urte honetan eta Helduen Euskalduntze-Alfabetatzearen garrantzia aldarrikatzekotan— Korrikak amaitu behar eban egun berean (martiaren 28an), Euskal Herriko hainbat lekutan batzeko asmoa dogula eta dei egiten deutsuegu euskaltzale guztioi egun hori zeuen agendetan gorde daizuen. Ekimen horren nondik norakoak aurrerago jakinarazoko ditugu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu