Hemen da 'Mundu Barri Bat Guztiontzat' kantu eta bideoklip proiektua
2021-01-21 10:13 Euskerea berbagaiIzakera bereziko gaiak azalarazotea da helburua ume zein heldu euskerearen bidez sensibilizetako.
Bizipoza alkartea osotzen daben 11 alkarteentzako egindako lana da Mundu Barri Bat Guztiontzat, 34 euskal sortzailegaz alkarlanean egina. Bertan 12 abestiz eta 11 bideoklipez osotutako CDa eta DVDa dagoz. Liburuxka formatuan eta alkarteen ilustrazino banagaz, bakotxaren deskripzino, ipuintxoa (sarrerea) eta abestiaren berbak dagoz.
Alkarteen eta euskal kultur sortzaileen arteko alkarlana da alkarteen kantu eta bideoklipen proiektuaren oinarri nagusia.
Hamaika alkartek egunerokoan lantzen dituen gaiak eta horreen errealidadeari buruzko abestiak eta bideoklipak dira. Alkarte bakotxaren mezua musika, berba eta irudiaren bidez gizarteratzeko helburua dabenak.
Hamabigarren kantu bat sortu da, Joxe Mari Auzmendiren omenez. Hik Hasiko kidea eta Bizipozako talde eragileko kidea, 2020 urtean hildakoa. Berak sortutako berbakz egin da abestia.
Aurkezpena urtarrilaren 23an, zapatuan, goizeko 11:00etan izango da Hernaniko Biteri Kultur Aretoan.
Bizipozaren helburuak
• Izakera bereziko gaiak azalarazotea ume zein heldu euskerearen bidez sensibilizauta.
• Errealidade horreek lantzen dituen alkarteei laguntza afektiboa eta eguneroko lanerako preminei erantzuteko baliabide funtzionalak lortzeko laguntzea.
• Gizartegintzan euskeraz eta bizipozez jardun nahi daben herritarrei auzolan egitasmo eraginkorra eskaintzea, boluntario sare bat osotuz.
Bizipozari buruzko informazinoa www.bizipoza.eus orrialdean eta facebook, instagram eta
twitter-en be topau zeinkie.
Fitxa Teknikoa
- 12 kantuen konpositorea: Xabier Zabala.
- Letragileak: Euskal Herriko 12 idazle eta bertsolariak.
- Euskal Herriko 22 abeslari.
- Ilustrazinoak: Eñaut Aiartzaguena.
- Kantuen grabaketea: ELKAR estudioan.
- Bideoak: ARENA.
Abestiak eta bideoklipak
- Aukerak eta zu (Oporrak Bakean):
Berbak: Aner Euzkitze.
Ahotsak: Aitor Gorosabel Garai eta Miren Narbaiza Martiartu.
- Piraten indarra (Aspanogi-Aspanovas)
Berbak: Amaia Agirre Arrastoa.
Ahotsak: Eñaut Elorrieta.
- Hemen gaude (Hiru Hamabi).
Berbak: Julio Soto Ezkurdia.
Ahotsak: Enrique Villarreal Armendariz El Drogas eta Oihana Fernandez Iturri.
- Bizitza da gorputza, askatasuna bihotza (Gehitu).
Berbak: Bihotz Gorospe.
Ahotsak: Yogurinha Borova, Bihotz Gorospe.
- Orbainen azpian (Bihotzez).
Berbak: Nerea Ibarzabal Salegi.
Ahotsa: Xabi Solano Maiza.
- Amigo (Biak Bat).
Berbak: Leire Bilbao Barruetabeña.
Ahotsak: Mikel Urdangarin Abasolo eta Anabel Arraiza.
- Haizearekin jolasean (Aspanif).
Berbak: Unai Iturriaga Zugaza-Artaza.
Ahotsak: Gari eta Josu Zabala.
- Bi(h)urritasun (Seaskako Integrazino Batzordea).
Berbak eta ahotsak: Amets Arzalluz Antia eta Maddalen Arzallus Antia.
- Maskorraren ipuina (Ulertuz).
Berbak: Miren Amuriza.
Ahotsa: Aiora Renteria (Zea Mays).
- Zatoz gure kerara! (Kale Dor Kayiko).
Berbak: Arkaitz Estiballes Ormaetxea.
Ahotsa: Itziar Ituño Martinez.
- Bizipoza auzolan (Bizipoza).
Berbak: Igor Elortza Aranoa.
Ahotsak: Aitor Gorosabel Garai, Miren Narbaiza Martiartu, Andoni Tolosa Goikoetxea, Maite Larburu, Enrique Villarreal Armendariz El Drogas, Oihana
Fernandez Iturri, Aiora Renteria (Zea Mays), Gari, Josu Zabala, Igor Elortza Aranoa, Pirritx, Porrotx eta Marimotots, Eñaut Elorrieta, Anabel Arraiza, Mikel Urdangarin Abasolo, Itziar Ituño Martinez, Yogurinha Borova, Xabi Solano Maiza, Amets Arzallus Antia, Maddalen Arzallus Antia.
- Amets bat eskuetan.
Berbak: Joxe Mari Auzmendi.
Ahotsak: Andoni Tolosa Goikoetxea eta Maite Larburu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!