Garazi Ugalde, Zaitegi sariaren irabazle

Bizkaie! 2021-01-15 13:10   Kulturea

The Wild Iris euskeratu beharko dau itzultzaileak.

Garazi Ugalde Pikabeak aurkeztutako proiektuak irabazi dau Literaturako Nobel saridunak euskeratzeko AEDk eta Elkar-ek Arrasateko Udalaren eta Laboral Kutxaren babesari esker atondutako Jokin Zaitegi itzulpen-lehiaketea; holan erabagi dau Itziar Diaz de Ultzurrunek, Peru Iparragirrek eta Nagore Tolosak osotutako epaimahaiak, aurkezturiko lan guztien artean. Danetara, 28 itzultzailek aurkeztu ditue proiektuak. Beraz, igazko urte amaieran Suediako Akademiak Nobel saridun hautatutako Louise Glück poeta estadubatuarraren The Wild Iris euskeratu beharko dau itzultzaileak eta 2021 urte amaieran emango du argitara Elkar argitaletxeak.

2002an abiarazo eben Elkar-ek eta AEDk Nobel sariduna euskeratzeko Jokin Zaitegi beka hau; ondokoak dira azken urteotako irabazleak:

- 2016 Bob Dylan: Ehun kanta (oraindino argitaratu barik). Itzultzailea: Gartxot Unsain.

- 2017 Kazuo Ishiguro: Egunaren hondarrak. Itzultzaileak: Amaia Apalauza eta Iñigo Roque.

- 2018 Olga Tokarczuk: Erabili goldea hilen hezurren gainetik. Itzultzaileak: Amaia Apalauza eta Sonia Kolacz.

- 2019 Peter Handke: Atezainaren larria penalti-jaurtiketan. Itzultzailea: Joxe Mari Berasategi

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu