Pabellon 6k Emergenteen Zikloak atondu ditu, sortzaile gazteei ahotsa emoteko

Bizkaie! 2026-02-06 09:10   Kulturea

Zikloan 4 ikuskizun eta topaketa bat izango dira, zezilaren 12tik 15era.

Azken urteetan, Pabellon 6ek tarteka Konpainia sortubarrien lanak eskaini ditu. Orain, Emergenteen Zikloak atondu ditue, panorama eszenikoa birdefiniduten dabizen sortzaileei ahotsa emonez. Proposamen ausarten bidez, ohikoei aurre egiten deutsen eta gure errealidadeen aniztasuna eta konplexutasuna erakusten daben gai garaikideak jorratzen dituzte. Zikloa 4 ikuskizunek eta sortzen dagozan konpainiakaz egingo dan Topaketa batek osotuko dabe. Arte eszenikoen inguruko alkarrizketea eta hausnarketea sustatzeko aukerea. Gainera, emonaldien ondoren, barriketaldiak izango dira publikoagaz. Hori guztia zezeilaren 12tik 15era.

Zikloa zezeilaren 12an, eguenean, hasiko da, Nadie sabe lo que sufre un caracol, memoriaz, musikaz eta mobimentuz betetako lanagaz. Clara Chaconek Lo que queda mañana bere bigarren liburuko berbak eszenatokira eroateko dauen beharretik sortu da proiektu hau, gogoeta egiteko konbita egiten deuskun ez-errezitaldi batean. Emakumeei buruz hausnartzea proponiduten deuskun antzerki-testu bat sortu dauelako deitzen deutso ez-errezitaldia. Argitu bako galderak. Barruko kontraesanak. Eszenatokian Graciela Doniz dau lagun, bere beste nia, alkarreragiten dabe, exijentziaren barruko ahotsa, bere Pepito grillo dalakoa: hau ez da poesia-errezitaldi bat, ezta irakurketa dramatizatu bat be; ez da show bat, ez ikuskizun bat, ezta antzezlan bat be. Hau nire etxera, nire gorputzera, emakume guztien gorputzera egindako konbidapena da: nire amaren, nire ahiztearen eta nire lagunen gorputzera. Hau nire egongela txikia da, eta tarteka nire gela iluna be bai: ikusi nahi ez dodana, ezkutatzen dodana, esan ez nebana eta esan nahi izan neban guztia.

Ondoren, zezeilaren 13an, barikuan, Las Nenas konpainiak, Ane Sagués Abad, Cristina Tomás Olayak osotua, Manual para dos cuerpos desorientados aurkeztuko dau. Berbaldi performatibo honek gorputzen kontrako indarkeria estrukturalaren forma desbardinak jorratzen ditu. Ikerketa prozesu bateko emoitzea dan eskuliburu teoriko batetik abiatuta, indarkeria estetikoaren eta irudiaren diktadurearen kontzeptuen inguruko hausnarketea aktibetan dau. Zer da gorputza? Zein da nire esperientzia gorputz bihurri lez? Zer gatazka ditut nire gorputzagaz? Zer disidentzia ditut? Zer aukera ditu nire gorputzak?

Zapatuan, zezeilaren 14an, Harreman konpainiaren Enbor(r)ak antzezlanaren txandea izango da. Antzerki-jantza lan bat da, sustraiak, adiskidetasuna, jantzea eta, batez be, bizikidetzea ospatzen dituana. Horregaitik, gure proposamenaren ardatz nagusia herriko jaietako egun bat da, plaza batean jazoten dana. Herriko jaiak dira bakotxaren erroari eta tradizinoari egiten deutsagun ainguretako bat. Zeozelan jente askori dei egiten deutson zeozer da, gure jatorrizko tokiagaz zuzenean konektetan gaitu. Paula Gironi antzerkigile eta zuzendariaren eretxiz: gutaz berba egiten dau, hemen gagozan gu guztiotaz. Gaurkoaz, atzokoaz, beharbada biharkoaz. 1937ari buruz. 2024ari buruz. Familiari buruz eta familia barriari buruz. Doluei buruz. Ondoan doguna babesteaz. Aldatu garen guztiaz. Etenbako gerra baten ez egoteaz. Bizikidetzaz... Horrezaz guztiaz.

Eta zikloa zezeilaren 15ean, domekan, amaituko da, goizeko emonaldiagaz, Libe Estebaranz Leizearen Mina Espazio antzezlanagaz, hain zuzen be. Antzezlan honek keinu eszeniko ezbardinak hartzen ditu bere barruan: belaunaldi barrien artean ahaztu ez eta oroitzapen kolektiboa berreskuratzea.

Topaketak ekimenaren helburuak dira Mina Espazioa zarratu eta 25 urtera sortzaileak alkarrizketan jartea, 25 urte izatearen keinu poetikoa eta Minan egun dodan edade beragaz bizi izan ziran helduen bizipenak gogora ekartea. Mina Espazio (1997-2000) diziplina anitzeko espazio alternatiboa izan zan, 70eko hamarkadearen hasieran jaiotako euskal artista gazteei sormenezko komunidade eta esperimentazino-leku bat eregiteko aukerea emon eutsena

Ekimena I. Konpainia Emergenteen Zikloa eta I. Topaketeagaz dator. Gazte Konpainiak atondu eta moderauko dau jarduera hori eta gaur egungo eszena birdefiniduten dabizen profesionalen arteko lotura-puntu bat sortzeko asmoz dator, hizkuntza eszeniko barriei eta gaur egun gazte sortzaileak interpelatzen dituen errealidadeei buruzko alkarrizketa eta hausnarketea sustatuz. Hitzordua zezeilaren 14an, zapatuan, izango da, 10:30etatik 13:30era, Pabellon 6 Aretoan. Sarrera librea da baina erreserbea egitea beharrezkoa da.

Eguen, bariku eta zapatuko emonaldiak 19:30ean izango dira eta domekakoa eguerdiko 12:00etan.

Informazino guztia hemen.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu