Hogei bat profesionalek liburugintzearen erronkak aztertuko ditue Bilbon
2026-02-04 07:57 KultureaGeneroak gainditu, liburuaren kateak ehundu izenburupean produkzino eta irakurketa garaikidearen etorkizuna landuko dira.
Zezeilaren 25ean eta 26an, Gutun Zuria Bilbao PRO jardunaldien hirugarren edizinoan, hogei bat idazle, argitaletxe, itzultzaile, kultur programatzaile eta sektoreko eragile batuko dira, eremu bakotxeko erronka profesional espezifikoei zein liburuaren katearen produkzinoaren, zabaltzearen eta irakurketearen etorkizun posibleak eratzen dituen dinamika partekatuei heltzeko.
Sei mahai tematiko izango dira eta argitalpen-sektoreko oinarrizko gai batzuetan oinarritzen dira. Horreetako bakotxak hiru eragile profesional osogarri batuko ditu, sorkuntzatik, edizinotik, zirkulazinotik eta/edo zabalunderako lan egiten dabenak.
Lehen jardunaldiak Literatura-merkatu garaikidearen ekosistemak eta mutazinoak dau izenburu eta eraldaketa azkarreko testuinguruan liburuaren kateari eragiten deutsen aldaketak ditu ardatz.
Erdigunea lekualdatzen daben literaturak: afektuak, identidadeak eta hizkuntzak izenburupean, bigarren jardunaldian literatureak gaur egun bizi dituan tensino kultural, politiko eta sinbolikoak izango dira berbagai. Holan, queer narratibei buruzko mahaiak LGTBQ+ literaturen ibilbidea aztertuko dau, ertzetatik mainstreamera, normalizazinoaren arriskuei, pinkwashingari eta egungo testuinguru politikoaren inpaktuari buruz hausnartuz. Literatura deskolonizatzeari eskainitako saioan, literatura-arloko arraza eta migratzaileak autoriak zelan dabizan aztertuko da, bai eta amaierearen eta legitimidadearen arteko tensinoak be, eta arrazismoaren kontrako literaturan zelan aplikatu aztertuko da.
Jardunaldia amaitzeko, hizkuntza gitxituetako literaturei buruzko mahai bat izango da, produkzino, itzulpen eta zabalkundearen egiturazko erronkak planteetan dituana, literatur esparru garaikidean hizkuntza aniztasuna baldintzatzen daben desorekak dudan jarriz.
Gutun Zuria Bilbao PRO
- Zezeilak 25, Literatura-merkatu garaikidearen ekosistemak eta mutazinoak
9:30-10:00 / Ondoetorria
10:00-11:00 / 1. Manahai — Fikzino Garaikidea.
Hausnarketa partekatu bat egin nahi da fikzinoaren etorkizunari buruz, bere lurralde guztietan: barrikuntza formalaren aldeko apustua eta autofikzino, esperimentalismo eta merkatuaren arteko mugak, monopoliora joten daben talde handiak, argitaletxe ertainak eta proiektu nimiñoak nabarmentzen diran egoeran.
- Layla Martínez. Idazlea.
- Irati Jimenez. Kazetaria eta idazlea.
- Valerie Miles. Idazlea, itzultzailea eta editorea.
11:00-12:00 / 2. Mahaai — Romantasy
Mahai honetan, gazteak gaur zer irakurten daben jakin nahi da, zelan eratzen diran etorkizuneko irakurketak eta zelan lotzen diran maitasunezko, desirazko eta identidadezko kontakizunak uniberso fantastikoakaz beste mundu posible batzuk irudikatzeko.
- Paula Gallego. Idazlea.
- Esperanza Luque. Idazlea eta kultur dibulgatzailea.
- Carla Plumed. Literatura-dibulgatzailea.
12:00-12:30 / Break
12:30-13:30 / 3. Mahaia — Pentsamendu kritikoa probetan.
Mahai honetan pentsamendu kritikoak dituan aukerak, erresistentzia-modu lez, algoritmoen, tekno-feudalismoaren eta ultraeskuinaren hazkudearenn garaian aztertuko dira. Ze erronka profesional antzemoten da eta irudikatzen etorkizunean? Zer pentsamendu kritiko mueta anplifiketan da eta zein geratzen da kanpoan? Zeintzuk dira zure banaketa eta zabalkunderako-zirkuituak? Saiakeraz gan, zelan bideratzen da pentsamendu kritikoa beste genero batzuen bidez, eta horreen artean sortu daitekezan aukerak aztertuko dira.
- Ximun Fuchs. Aktorea, zuzendaria eta antzerkigilea.
- Andrea Toribio. Idazlea, kazetaria eta editorea.
- Diana Rahmouni Audenis. Jande Editorial argitaletxeko editorea.
13:30-14:00 / Ainhoa Aldazabal literatur kritikariak egindako kontaketea eta ondorioak
- Zezeilak 26, Erdigunea lekualdatzen duten literaturak: afektuak, identitateak eta hizkuntzak
9:30-10:00 / Jardunaldiaren aurkezpena
10:00-11:00 / 4. Mahaia: Queeer Narratibak.
Bigarren jardunaldia hasteko, LGTBQ+ literaturen erronkei helduko deutsegu: marjinaltasunetik mainstreamera, pinkwashingaren arriskuak eta ultraeskuinaren hazkundea.
- Danele Sarriugarte. Idazlea eta itzultzailea.
- Ricard Ruiz Garzón. Idazle eta Bartzelonako Queer Literatura Jaialdiko (QLIT) zuzendarikidea.
- Fer Rivas. Idazlea, eszena-zuzendaria eta antzerkigilea.
11:00-12:00 / 5. Mahaia: Literaturea deskolonizetea.
Mahai honetan, egile arrazializatuen zirkulazinoa aztertuko da literaturan, exotizazinoaren, legitimidadearen eta autorpenaren arteko tensinoak kontuan hartuta. Era berean, edizino, itzulpen eta banaketa-prozesuetako indarkeria sinbolikoak aztertuko dira. Literatura antirrazisteari zea heldu jorratuko da.
- Paloma Chen. Idazlea, poeta eta kazetaria.
- Josune Muñoz. Literatur kritika eta Skolastikako zuzendaria.
- Sara Guerrero. Idazlea eta sortzaile eszenikoa.
12:00-12:30 / Break
12:30-13:30 / 6. Mahaia: Hizkuntza gitxituetako literaturak.
Topaketa profesionalari amaierea emoteko, hizkuntza gitxituen ikuspegi bat hartu, eta literatura-produkzinoari, itzulpengintzeari eta zabalkundeari eusteko dituen erronkak aztertuko dira, egiturazko desbardintasunak gailentzen diran testuinguruan. Hizkuntza horreen eta beren literaturen etorkizunaz eztabaidatzeko unea.
- Angel Erro. Idazlea eta itzultzailea.
- Eugènia Broggi. L’Altra Editorial argitaletxeko editorea.
- Mariña de Toro Cuns. Numax liburu-dendea.
13:30-14:00 / Ondorioak. Noelia Ramírez eta Begoña Gómez Urzaiz. Amiga date cuenta podcast-a
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
