'After Hopper. José Antonio Azpilikuetaren grabatuak' erakusketea aurkeztu dabe
2026-02-02 13:53 KultureaApirilaren 19ra arte egongo da ikusgai, Arte Ederren Bilboko Museoan.


Arte Ederren Bilboko Museoak José Antonio Azpilikuetak egindako dozena bat obra eskuratu ditu, José Ignacio Olave arte-editorearen dohaintzeari esker. Horreek, Edward Hopper estadubatuarraren pinturan oinarrituta dagoz.
Erakusketan dagoan moltsoa Olavek igaz museoari emondako karpeteari jagoko. Horreez gan, argitaratzaileak hirurogeita hamezortzi obra emon ditu, 2022tik.
Aurkezpenean ondoko honeek parte hartu dabe: Ibone Bengoetxea, lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua eta Arte Ederren Bilboko Museoko Patronatuko presidentea; Mikel Lertxundi, erakusketearen komisarioa; José Antonio Azpilikueta, artistea; José Ignacio Olave, emoilea; Miguel Zugaza, zuzendaria.
After Hopper
Hirurogeita hamar urte bete zituanean, José Ignacio Olavek (Bilbo, 1953) hamabi marrazki eskatu eutsozan Azpilikuetari, Edward Hopperren (Nyack, 1882-New York, 1967) margolanak oinarri hartuta, berak idatzi eta editautako beste horrenbeste kontakizuni laguntzeko.
- Chop Suey (1929).
- House by the Railroad (1925).
- Hotel Room (1931).
- New York Movie (1939).
- Morning Sun (1952).
- Hotel Lobby (1943).
- Room in New York (1932).
- Compartment C, Car 293 (1938) .
- Nighthawks (1942).
- Early Sunday Morning (1930).
- xcursion into Philosophy (1959) .
- Cape Cod Morning (1950).
Olavek erabateko askatasuna emon eutson artisteari, izan be, oso ondo ezagutzen eban Edward Hopperren lana. Eskakizun bakarra egin eutson: marrazkien tamainak gainditu egin behar eban helburu ilustratiboa. Azpilikuetak, bestalde, Hopperren koadroen jatorrizko proporzinoak errespetau zituan.
Azpilikuetak banan-banan landu zituan marrazkiak. Holan, narrazinoak eragindako irudiek literaturearen esparrua gainditu eban eta estanpa-karpeta batean gauzatu ziran. Karpeta horretan, begirada personal, iradokitzaile eta dibertigarri baten bitartez berrinterpretatu dau artisteak Hopperren iruditeria.
Hamabi estanpa horreekaz batera, hainbat material egongo dira ikusgai: zirriborroak, hainbat exlibri, Olaveren After Hopper liburuaren kopiak... Horrek guztiak proiektuaren testuingurua osotuko dau.
Jarduerak
- Zezeilak 3, martitzena: Jose Ignacio Olavek berbaldia eskainiko dau arratsaldeko 18:00etan, doban.
- Zezeilak 23, astelehena: editorearen eta artistearen arteko hitzaldia. Museoaren Laguneentzat.
- Martiak 25, eguaztena: editorearen eta artistearen arteko hitzaldia. Museoaren Laguneentzat.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
