Getxoko Udalak udalerriko sei saltoki saritu ditu

Bizkaie! 2026-02-04 09:58   Kulturea

Aurkeztutako 120 hautagaitza baino gehiagoren artean.

III. Getxo Hurbil Sarion helburuak dira udalerriko merkataritza-jarduerakaz lotutako merkataritza eta zerbitzu-establezimenduak autortu, sustatu, ikusarazo eta sektoreko eragileen lana nabarmentzea. Epaimahaiak enpresa sarituak aukeratu ditu herritarrek, merkataritza-alkarteek eta sektoreagaz lotutako beste erakunde batzuek aurkeztutako 120 hautagaitza baino gehiagoren artean.

Sariak 2026

* Tradizinoa eta ibilbidea: Aberasturi Izozki Naturalak.

20 urteko baino gehiagoko ibilbide komertziala daben saltokiei zuzenduta dago, sasoi barrietara egokitu diranei, beren oinarriei eutsiz eta sustraiei uko egin barik. Ibilbide luzea izatea eta urteetan zehar garai barrietara egokitzea balorau da, baita jatorrizko esentzia eta belaunaldien arteko erreleboa be.

* Komertzio sortu barria-Ekintzailetzea: Belarri’s.

Azken 3 urteotan edegitako komertzioei zuzenduta dago, bate be euren inpaktu, originaltasun, ekimen, ahalegin zein negozio ereduagaitik nabarmendu diran ekintzaileei.

* 360o Iraunkortasuna: Nothink.

Konsumo arduratsua edo ingurumenaren eta gizartearen aurrean errespetua sustatzen dauen negozio eredua daben saltokiei zuzendua, beti bere Garapen Iraunkorreko Helburuak gogoan hartzen
dituenei, baita hurbileko produktuak, produktu ekologikoak eta sasoikoak saltzeagaitik, bai ekonomia zirkularragaz lotutako balioak lortzeagaitik, bai Zero kutsatzeagaitik, bai
hondakinen kudeaketa egokiari buruzko ekimenak egiteagaitik, bai energia edo ura aurrezteagaitik, bai gizarteratze-programak lantzeagatik, bai aukera-bardintasuna sustatzeagaitik...

*Barrikuntzea. Negozio ereduan eraldaketea: Mi mundo de azúcar.

Euren produktuei balioa gehitu deutsen zerbitzuak arrakastaz eskaini dituen saltokiei zuzendua, teknologia-mailan eta salmenta modu edo zerbitzu barrien bidez, salmenta-puntuan egokitzapenak eginez...

*Ekin merkatari saria: Irati.

Udalerriko enpresa-parkea dinamizetegaz lotutako saltokiei zuzendua, hain zuzen be, hainbat jardueratan eta programatan parte hartuz edo lankidetzan jardunez: KaiShop, GetxoAktibaTU!, Gabonetako kanpainak, GetxoBono, Izakinen Merkatua, alkarteek atondutako dinamizazino-kanpainak, tokiko erosketak sustatzeko banakako kanpainak, aholkularitza-programak...).

* Getxoko arima: Amets.

Eguneroko konsumorako hurbileko saltokiei zuzenduta dago, ezarpenagaitik eta euren identidadeagatik funtzio soziala beteten dabenei, arrazoia edozein dala: zerbitzu-bokazinoa, berezitasuna (bertako artistak hartzen dituelako; artisau-produktuetarako, artistentzako txokoren bat dabelako...), bezeroei arretea emoteko daben modua (euskerea) eta Getxoko ikur izatea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu