Bakioko Txakolin Museoak 'Urargi' ikuskizuna hartuko dau

Bizkaie! 2026-02-04 13:05   Kulturea

MusEkintza jaialdiaren barruan, zezeilaren 7an.

Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen dauen MusEkintza jaialdiak arte eszenikoak lurraldeko foru museoetara hurreratzen jarraitzen dau. Hurrengo hitzordua zezeilaren 7an izango da, 12:00etan, Txakolin Museoan-Txakolingunean, Bakion. Halanda ze, La Piel Antzerkiak Urargi ikuskizuna eskainiko dau, batez be, 6 hilabetetik 3 urtera bitarteko umetxoentzat diseinautako ikuskizun sensoriala.

Kasu honetan aurkezten dana La Piel Antzerkiak eginiko Urargi ikuskizuna izango da, batez be, 6 hilabetetik 3 urtera bitarteko umetxoentzat diseinautako esperientzia sensoriala.

Esploretako, olgetako eta komuniketako espazio intimoa

Urargik gertuko antzerki formatu inguratzailea proponiduten dau, publikoa eszenatokian kokatuz, artistakandik oso gertu. Horri esker giro beroa eta segurua lortzen dabe, lehen umezaroan funtsezkoa dana.

Ikuskizunak argi eta ur-olgetak, mobimentuan dagozan irudiak eta umetxoen jakin-mina biztu eta zentzumenak estimuletan dituan soinu naturalak buztartzen ditu. Ikusmenaren, ikumenaren eta entzumenaren bidez txikienek, euren senideek lagunduta, modu barri batean esperimentau ahal izango dabe. 

Antzezlana euskeraz izango da.

MusEkintza

MusEkintzak Bizkaiko museoak eta enklabe historikoak agertoki berezi konbertiduten ditu antzerkia, jantzea, musikea, umorea eta sartze-proposamenak buztartuz. Ibilbide artistiko horren parte dira, besteak beste, Santimamiñe (Kortezubi), Arrantzaleen Museoa (Bermeo), Euskal Herria Museoa (Gernika-Lumo), Muñatones gaztelua eta El Pobaleko burdinola (Muskiz) eta Arkeologia Museoa (Bilbo).

Sartzea doban izan arren, aldez aurretik beharrezkoa da erreserbea egitea hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu