Euskal Herriko Ardi Moztaile Selekzinoa Zeelanda Barriko Munduko Txapelketan izango da

Bizkaie! 2026-02-04 08:15   Kulturea

Parte-hartze historikoa da Euskal Herriko moztaileentzat.

Euskal Herriko moztaileak martiaren 4tik 7ra Mastertonen, Zeelanda Barrian, egingo dan XX. Munduko Txapelketan lehiatuko dira lehen aldiz. 

Euskal Herriko selekzinoko kirolariek ondokoa nabarmendu dabe: orain urte bi, moztaile hutsak besterik ez ginan. Gaur egun, hazten dabilen moztaile familia gara. Nazinoarteko autortza ofiziala jaso dogu Euskal Herri osoaren izenean. Gainera, alkartea sortu eta lehiaketa ofiziala egin dogu Abadiñon, Euskal Herrian inoiz egindako txapelketarik handiena. Orain, munduko txapelketan lehiatuko gara lehenengo aldiz Euskal Herri osoaren izenean. Ardi moztaileok gazteongan inspiragarri izan gura dogu. Badakigu lan asko dagoala egiteko, baina bidea egiten gabiz eta horretan jarraituko dogu: lana, lana, lana eta zelan ez… ardi-ulea.

Euskal Herriko selekzinoa 2025eko nazinoarteko zirkuituko eta Abadiñon egindako Euskal Herriko txapelketako emoitzek erabagi dabe. Holan, ondoko honeek dira lehenengo aldiz munduko txapelketan parte hartuko dabenak:

- Makinea erabilten daben moztaileak.

  • Mikel Etxebarria (Dima, Bizkaia).
  • Joseba Ugalde (Lezama, Bizkaia).

- Artazia darabilten moztaileak.

  • Ipar Arrinda (Lekeitio, Bizkaia).
  • Josu Ekisoain (Ibiriku, Nafarroa).

- Artilariak.

  • Janire Artabe (Dima, Bizkaia).
  • Mikel Velasco (Arrasate, Gipuzkoa).

- Taldeburua.

  • Joseba Attard (Bedarona, Bizkaia).

Parte-hartze historiko hau Euskal Herriko moztaileen, artzainen eta lehen sektorearen autortza eta garaipena da, aldarrikatu dabe Euskal Herriko selekzinoko kirolariek.

Ondoko honeek dira Euskal Herriko selekzinoaren bidelagunak: KFB-Euskal Kirol Federazinoen Batasuna, Eusko Jaurlaritza-Euskadi Basque Country, Arabako Foru Aldundia, Bizkaiko Foru Aldundia, Gipuzkoako Foru Aldundia, Bizkaiko Landa Garapen Alkartea-Bizkaimendi, Abadiñoko Udala, Juan Celaya Fundazinoa, Bizkaiko Euskal Herriko Nekazarien Alkartasuna, Gu ere bai , Gure Esku Dago, Eako Udala, Arrasateko Udala eta EITB.

Munduko txapelketan parte hartuko daben herrialdeak:

  • 1. Euskal Herria.
  • 2. Argentina.
  • 3. Australia.
  • 4. Txile.
  • 5. Cook Ugarteak.
  • 6. Txekiar Errepublikea.
  • 7. Ingalaterra.
  • 8. Estonia.
  • 9. Falkland Ugarteak.
  • 10. Finlandia.
  • 11. Frantzia.
  • 12. Alemania.
  • 13. Man Ugartea.
  • 14. Japonia.
  • 15. Mongolia.
  • 16. Herbehereak.
  • 17. Zeelanda Barria.
  • 18. Ipar Irlanda.
  • 19. Norvegia.
  • 20. Irlandar Errepublikea.
  • 21. Eskozia.
  • 22. Hego Afrika.
  • 23. Espainia.
  • 24. Suedia.
  • 25. Suitza.
  • 26. Uruguai.
  • 27. Ameriketako Estadu Batuak.
  • 28. Gales.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu