Zabalik Bermeoko Tabernen Mozorro Txapelketan izena emoteko epea
2026-02-02 11:04 KultureaZezeilaren 13ra arte.
Urtero lez, Bermeoko Udalak Tabernen Mozorro Txapelketea atondu dau Aratuste martitzenerako (zezeilak 17). Igaz, 14 tabernek emon eben izena.
Txapelketan parte hartu gura daben tabernek zezeilaren 13ra arte izango dabe izena emoteko aukerea, eguerdiko 12:00ak arte. Izen-emotea Kultura eta Hezkuntza Sailaren bulegoan egin beharko da, telefonoz (946179157) edo posta elektronikoz (kultura@bermeo.eus). Izena emoteko epea amaitzen danean, udalaren sare sozialen bidez jakinarazoko dabe parte-hartzaileen zerrendea.
Tabernak apainduta egon beharko dira zezeilaren 17an, Aratuste martitzenean, 11:00etatik aurrera; tabernarien mozorroek be bat egin beharko dabe gaiagaz. Era berean, izena emon daben tabernek kartela jasoko dabe, establezimenduan ikusgai jarteko.
Taberna irabazleen aukeraketea Jai Batzordeko ordezkariek osotutako epaimahaiaren esku egongo da. Epaimahaia, martitzenean goizean zehar ibiliko da tabernak bisitetan eta ondoko eripide honeek kontuan hartuko ditu: originaltasuna, materialen jasangarritasuna, mozorroaren eta apainduraren arteko koherentzia eta euskerearen erabilerea.
Epaimahaiak hiru sari banatuko ditu:
- 1. saria: 200 euroko balioko saskia.
- 2. saria: 150 euroko balioko saskia.
- 3. saria: 100 euroko balioko saskia.
Erabagia egunean bertan jakinarazoko jake irabazleei.
Bermeoko Udalak herriko tabernetako jaubeak animau ditu mozorro txapelketan parte-hartu deien, herria eta herritarrak girotzeko aukera polita eskaintzen dauelako.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
