Polinesia Frantsesean topautako molusku bati 'Donostia' izena jarri deutse

Bizkaie! 2026-02-05 13:45   Kulturea

Holan, Aquariuma eta Donostia autortu ditue.

Hamarkada bitan egindako ekarpena autortzeko asmoz, Polinesia Frantsesean topautako molusku espezie barri baten paratipoa emon deutse Donostiako Aquariumari. Mathieu Poulicek irakasleari esker izan da, Liejako Unibersidadeko irakasle emeritu eta MER Masterreko koordinatzaile ohia. Espezieak Cheilea donostiae izena jaso dau, Aquariuma eta Donostia autortuz.

Ekitaldian, Jose Ignacio Espel, Aquariumeko buruak eta Esther Irigaray, Aquariumeko Zuzendariak Poulicek irakasleak Ozeano Barean topautako beste bi molusku espezieen paratipoak be jasoko ditue. Espezie horreek PiE-EHUko irakasleen izenekaz bataiatu zituan ikertzaileak. Paratipoak Jon Umerez Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) Ikerketako errektoreordeak emon ditu.

Hiru paratipoak Donostiako Aquariumaren bilduma naturalistan sartuko dira, erakundearen balio zientifikoa indartuz eta itsas biodibersidadearen ikerketeagaz, dibulgazinoagaz eta kontserbazinoagaz dauen konpromisoa berretsiz.

Nazinoarteko autortzea da Aquariumak jaso dauena. Gainera, Donostia eta itsas ikerketa globalaren arteko loturea sendotzen dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu