'Magiklown' obrea eskainiko dau Erre Produkzinoak taldeak zezeilaren 6an

Bizkaie! 2026-02-02 13:21   Kulturea

Deustualdeko Klown Jaialdia zezeilean izango da.

Ikuskizunak Deustuko eta San Inazio-Ibarrekolandako udaltegietan egingo dira, eguztenero eta barikuro, zezeilaren 6tik 25era, eta sarrera librekoak izango dira edukierea bete arte.

Danetara, sei saio eskainiko dira Bizkaiko, Nafarroako, Valentziako, Kataluniako eta Argentinako konpainien eskutik.

Ekimen honen helburuak dira clown antzerkia sustatzea eta jenteari hurbiltzea eta kulturea Bilboko auzoetara eroatea, Euskadin tradizino handiko generoa baita.

Bilboko Udalak Deustualdeko Klown Jaialdiaren bosgarren edizinoa atondu dau, ikuskizunak doban izango dituana.

Edizino honetan berton eta kanpoan entzutetsuak diran sei konpainiaren ikuskizunak izango dira: Bizkaikoa Erre Produkzinoak, Nafarroakoa (Cía. Ido LocA), Valentziatik etorritako beste bat (Manolo Costa eta Mindanguillo), katalanak bi dira (Cía. Roi Borrallas eta La Churry) eta nazinoarteko bat (Cía. Maiclown, Argentinakoa).

Konpainia horreen artean, sari ugari jasotakoak dira: Manolo Costa y Mindanguillo (Europako FISM txapeldunak, Espainiako magia komikoaren txapeldunak, Frantziako sari nazionala, Grand Prix Portugal, publikoaren sari nazionala eta Got Talent España erdifinalistak) eta Cía. Roi Borrallas (Zirkólika saria, 2022ko pailazo ikuskizun onena eta Feten saria, 2023ko interpretazino onena).

Ekimen hau Clown Zorrotza programeagaz osotzen da, aire zabaleko obrak eskaintzen dituana udabarrian.

Deustualdeko Klown Jaialdia

Zezeilaren 6an, 18:00etan. San Inazio - Ibarrekolanda Udaltegian, Magiklown, Erre Produkzinoak (Bizkaia). Euskeraz. Bost urtetik aurrera. Mobikortasun urriko pertsonentzat eta premina bereziak dituentzat egokitua.

Magiklown ikuskizun dibertigarria da, magia eta pailazoak nahasten dituena, Sebastian Dunkerke eta Panaiotis Fassoulas umeak harritzeko atondutako ikuskizuna.

Zezeilaren 11n, iluntzeko 19:00retan, Deustuko Udaltegian, Solo obrea eskainiko dau Roi Borralas (Catalunya) konpainiak. Testurik bako obrea, gazte zein helduentzat.

Mugikortasun urriko pertsonentzat, behar bereziak dituztenentzat eta gorrentzat edo entzumen-arazoak dituztenentzat egokitua.

Edozein pailazoren habitat naturala eszenea da baina zer jazoten da bakarrik geratzen danean? Kamerinoan nahasten dira personea eta personajea.

  • Zezeilaren 13an, 18:00etan. San Inazio - Ibarrekolanda Udaltegian, “El loco show”, Manolo Costa eta Mindanguillo' (Comunitat Valenciana) konpainiaren eskutik. Gaztelaniaz. 5 urtetik aurrerakoentzat. Mobikortasun urriko personentzat eta premina bereziak dituenentzat egokitua.

Magia, komedia eta emozinoak buztartzen dituan ikuskizuna. Manolo Costa mago trebea eta Mindanguillo lagunmina izango ditu lagun, ezustekoz eta momentu gogoangarriz betetako abenturan.

  • Zezeilaren 18an, iluntzeko 19:00retan, Deustuko Udaltegian, La Churry (Catalunya) konpainiaren eskutik S.O.S ikuskizuna. Gaztelaniaz. Publiko gazte zein helduentzko egokia.

Mobikortasun urriko personentzat eta premina bereziak dituenentzat egokitua.

  • Zezeilaren 20an, 18:00etan. San Inazio - Ibarrekolanda Udaltegian, Cía. Ido locA (Nafarroa) - ¡Qué circo de mujer!.

Euskeraz eta gaztelaniaz. 5 urtetik aurrerako publikoarentzat.

Mugikortasun urriko pertsonentzat eta premia bereziak dituztenentzat egokitua.

  • Zezeilaren 25ean, iluntzeko 19:00retan. Deustuko Udaltegian, CÍA. Maiclow (Argentina): Alone. Testurik bakoa.

Mugikortasun urriko pertsonentzat, behar bereziak dituenentzat eta gorrentzat edo entzumen-arazoak dituenentzat egokitua.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu