'Adolescencia infinita' obrea, BBK Salako antzerki-urteari ekiteko
2026-02-06 13:38 KultureaSarrerak hemen.

Bilboko BBK Salak Pont Flotanten Adolescencia infinita ikuskizun barriaren antzezlana hartuko dau, zezeilaren 13an, barikuan (19:30). Valentziako konpainiak, aurreko ikuskizunagaz (Eclipse total) bete egin eban aretoa. Obran, elementu eta hizkuntza eszenikoa buztartuko ditue. Sarrerak BBK Salako txarteldegian eta webgunean dagoz salgai, 18 eurotan.
Adolescencia infinita piezan, hiru heldu egungo nerabezaroa ulertzen saiatuko dira: zeintzuk ziran gure sekretuak? Zelako hartu-emonak genduzan helduakaz? Zer dura genduan? Holan, Adolescencia infinita antzezlanak, umorez, samurtasunez eta hunkiberatasunez, han garrantzitsua eta han gitxi ulertzen dan aroa ikertuko dabe.
Helburua ondokoa da: helduok geure nerabezaroa gogoratzea, gaur egungo nerabezaroa bizi izaten dabanekaz enpatia sentiduteko belanauldien arteko arrakala murriztea eta ulertezintasuna haizetzea. Gainera, antzezlana sortzeko prozesuan nerabe askoren laguntzea eta ekarpenak izan ditue.
Personaia gazteak irudikatzeko, txotxongilo handiak erabilten dira. Zuzeneko musikea be nabarmentzekoa da. Holan, helduak belaunaldi horretara hurreratuko dira.
Kritikeak esan dauanez: konpainiak euren sorkuntzei kutsu berezia emoten deutse, bestelako egi eszenikoa lortuz.
BBK Saleak antzerki-urteari ekingo deutse Adolescencia infinita proposamenagaz. Aretoko arduradunek adierazo dabenez: gure antzokia arte eszenikoek egungo biziteagaz lotutako alkarrizketak eta hausnarketak eregiten dituan lekua da. Beraz, barrikuntza eszenikoa, gertutasuna emozionala eta belaunaldiarteko alkarrrizketak buztartzen ditugu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
