Sueder taldeak 'Drama Barik' disko barria aurkeztu dau

Bizkaie! 2021-01-15 09:02   Musikea

Aurrerapen kantua hemen.



Gaur, urtarrilaren 15ean, entzungai jarriko dau talde gernikarrak disko barriko lehenengo promozino kantua, Drama Barik, hain zuzen be; disko barriari be horixe izena ipini deutse eta plataforma digital guztietan entzun ahal izango da.

Drama Barik diskoa autoproduzidutakoa izan da (Gernikako Udalaren dirulaguntza bat jaso dabe) eta apurka-apurka joango dira kantuak plazaratzen.

Aurrerapen moduan eta kantua entzuteko aukerea izateko youtubeko linka dozue hemen.

Sueder

2012. urtean sortutako talde gernikarra da. Abestiak, rock estilo bizienetik Pop/Rockera doaz eta Itoiz, The Police eta antzekoen eraginak abestietan antzemoten diralarik. Euskeraz, bizkaieraz abesten dabe: eguneroko gaiak dira kantuen hariak, euren herriko kontuak eta gorabeherak, maitasuna, lagunekaz bizitako momentuak...

2015 urtean, taldeak bere lehenengo diskoa plazaratu zeban, Bazan Orduen izenburukoa. Lan hau be Elkar Estudioak antolatutako Elkar Sesioetan agertu zan.

2020 urtearen amaieran, bigarren lana grabau dabe, Drama Barik izenekoa eta 2021. urtearen hasieran hasiko dira ezagutarazoten. Lehenengo aurrerapen kantua, izen berekoa, Drama Barik, plataforma digitaletan egongo da entzuteko moduan urtarrilaren 15ean.

Bigarren lan hau Arratzuko Korturec estudioetan grabau dabe Jon Urriolabeitiaren gidaritzapean.

Gogotsu eta indar barrituta bueltau dira Gernikako mutilak (Unai Aldekozea, Ander Uribarri eta Xabi Larrainzar).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu