Getxon,'Neguko Bidaia', urtarrilaren 23tik zezeilaren 27ra
2021-01-13 12:09 MusikeaKontzertuak Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan izango dira.
Urtarrilaren 23tik zezeilaren 27ra Neguko Bidaia kontzertuen zikloaren hamahirugarren edizinoa egingo da Areetako Andres Isasi Musika Eskolan. Aurreko urteetan lez, zikloan askotariko musika-estiloak (jazza, musika klasikoa, boogie & swing, mariatxia, flamenkoa) izango dira, euskal eszenako artista eta taldeek protagonismo berezia izanik. Kontzertuak amaitzen diranean, artistek barriketaldietan parte hartuko dabe publikoagaz baina aurten osasun-krisiak eragindako edukiera murrizketak dirala eta, kontzertu bakotxaren saio bi izango dira: lehenengoa 18:15ean eta bigarrena 20:00etan. Kontzertu bakotxerako sarrerearen prezioa 5 eurokoa da.
Lehen kontzertua, zapatuan, urtarrilaren 23an, Marmara Musik jazz taldearena izango da. 2001ean, Bizkaian sortutako musikari-talde honek zenbait talde batzen ditu Jazz tradizionala, New Orleans eta Swing estiloko errepertorioan oinarrituz, edozein musika eskari edo beharrizani erantzunez: kontzertuak, kaleko animazinoak, ekitaldietarako musika-laguntzea eta abar. Getxon honakoak izango dira: Esteban Valcarcel (tronpetistea), Jon Etxeandia (klarinetea eta ahotsa), Dani Lara (tronboia eta ahotsa), Oscar Andollo (bateria), Aitor Mujika (gitarristea) eta Ander Lozano (tubea).
Hurrengo kontzertuak ondorengo honeek izango dira: urtarrilaren 30ean, Mario Lerena (piano erromantikoa); zezeilaren 6an, Botxo Boogies (Boogie & Swing); zezeilaren 13an, Los parranderos de México (mariatxia); zezeilaren 20an, Esther Crisol (flamenkoa) eta zezeilaren 27an, Cuarteto Ilustración (klasikoa, gitarrak eta hariak).
Informazino gehiago eta egitaraua hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!