Topaldia 2021: 'Hizkuntza aniztasuna, zubi bat euskeratik'

Bizkaie! 2021-01-12 13:25   Euskerea berbagai

2021eko urtarrilaren 28an egingo da Bilbon.

Euskaltzaleen Mobimenturako interesekoak diran gaien inguruan hausnarketea egiteko helburua dau Topaldiak, Euskaltzaleen Topaguneak urtero antolatzen dauen jardunaldiak. Barruko gogoeta eta elikadura tresna izateaz gan, bestelako eragile zein norbanakoakaz alkartrukea bideratzeko espazioa be eskaintzen dau. Hamezortzi urteko ibilbidean, euskalgintzako kideen alkargune, formazino eta gogoetarako ezinbesteko hitzordu bihurtu da Topaldia.

2021ko urtarrilaren 28an egingo da Topaldiaren edizino barria, Bilboko EHUren Bizkaia Aretoan. Aurten, hizkuntza aniztasuna izango da berbagai eta euskereak kohesinorako eta bardintasun sozialerako dauen balioa landuko dabe.

Euskereak harrera linguistikoan ze leku behar leuke? Zelan kudeatu bertako hizkuntza minorizatua, erdera hegemonikoak eta hizkuntza aniztasuna? Ze ikuspegigaz? Aurtengo Topaldian galdera horreei erantzungo jake, entzute handiko adituak, ikerketa espezifikoak, herrietako esperientzia praktikoak eta protagonisten bizipenak jasoz, izan be, gurea lako testuinguru batean harrera eta hizkuntza aniztasunaren kudeaketa egoki bat estrategikoa da euskerearen normalizazinorako, baita kohesino eta bardintasun sozialari begira be.

Herri askotan aniztasuna zeharkakoa dabe euskera alkarte nahikok, baina honen beharraz eta gaur egun ditugun erronkak jorratuko ditue. Bestalde, instituzinoek eta herriko eragileek gai honen bueltan alkarlanean eragiteko aukeraz gogoetak balioko dabe jardunaldiok.

Pandemia sasoi honetan goizeko egitaraua atondu dabe: aurrez-aurre eta streaming bidez etxean jarraitzeko aukerea izango da aurten.

Egitarau praktikoa

19. Topaldian batean harrera eta hizkuntza aniztasunaren kudeaketa egoki bati begira jarriko gara, hamaika ikuspegitatik: hizkuntza gitxituek eta euskereak harrera prozesuetan daben garrantzia aztertuz, herri ezbardinek eredugarri dituen proiektu eta praktika onak konpartiduz eta migrazinoak herri euskaldunetan izandako esperientzien bildumea ezagutuz. Horretarako, egitarau praktikoa osotu dabe: azpian zehaztuta diran hizlariek emongo dabe zer pentsau, zer esan eta zer konpartidu euren aurkezpenen ondoren.

Introducció a les llengües minoritzades i el futur del català (Katalanez). Carme Junyent (Bartzelonako Unibersidadeko irakasle titularra eta Grup d’Estudi de Llengües Amenaçades-eko lehendakaria).

Harrera eredu integral baterako gako nagusiak, gitxiagotutako hizkuntzen testuinguruan. Mario Zapata Solano (Soziologoa, soziolinguistika eta migrazino gaietan aditua).

Errenteriako Udaleko eta Arrasateko Ekin Emakumeak Euskera Alkartearen esperientziak. Aizpea Otaegi (Errenteriako alkatea) eta Jasone Giraldo (Ekin Emakumeak euskera alkarteko eragilea).

 Migrazino erdalduna herri euskaldunetan: euskerearen inguruko bizipenak eta eretxiak ikerketearen ondorioak. Enara Eizagirre eta Edurne Urrestarazu (Antropologoak).

Euskereagaz egindako ibilbidea. Tarana Karim (Emakume migratzaile euskal herritara, Ana Yurd taldeko kidea eta emakumeen eskubideen defendatzailea).

Etorkizuneko erronkak. Ariane Usarbarrena (Hizkuntza aniztasun teknikaria Topagunean.

Topaldia 2021: Hizkuntza aniztasuna, zubi bat euskaratik

Noiz: urtarrilak 28.

Ordutegia: 9:00-14:30.

Non: Bilbo, Bizkaia Aretoan (Baroja entzunaretoa).

Aurkezle-moderatzailea: Arkaitz Zarraga (Basauriko Udal Euskaltegiko Zuzendaria, UEUko Glotodidaktika Saileko Sailburua, Garabideko kidea eta Unesco Katedrako kidea).

Prezioa:

 Matrikula orokorra: 30€
 Ikasle, lanbako eta euskera alkarteetako kideak: 25€

Izen emotea hemen urtarrilaren 18ra arte edo aretoko edukiera beteten dan arte.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu