Zenarruzako Kolegiatan Bach-en lanakaz Asier Polok grabautako CD bikotxa aurkeztu dabe
2021-01-12 11:36 MusikeaArratsaldean, 19:00etan, Asier Pologaz barriketaldia izango da, Cesar Cocak dinamizautakoa, Bizkaiko musika-konserbatorioetako ikasleentzat.
Bilboko BBK Salan, Asier Polo txelo-jotzaile bilbotarraren eskutik, BACH Cello Suites, J.S. Bachen biolontxelorako sei suiteen CD bikotxa eta grabazinoan egindako bideoak aurkeztu ditue gaur goizean. Grabazinoa 2019ko irailean egin eben Zenarruzako Kolegiatan, Ziortzako Kontzertuen XXX. edizinoaren harian. Grabazinoaren ardurea Ibs Classical etxearena izan da.
Bilboko aurkezpenean, Noah Shaye-k egindako bideoak be erakutsi ditue jentaurrean.
Asier Poloz gain, prentsaurrekoan izan dira Gorka Martinez (BBK-ko zuzendari nagusia), Begoña Ibarra (Bizkaiko Foru Aldundiko Kulturako zuzendari nagusia), Paco Moya eta Cesar Coca.
Arratsaldean, 19:00etan, Asier Pologaz barriketaldia izango da, Cesar Cocak dinamizautakoa, Bizkaiko musika-konserbatorioetako ikasleentzat.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!