Getxoko Musika Eskolea musika-tresnen batze solidarioan parte hartzen dago

Bizkaie! 2021-01-12 09:53   Musikea

Urtarrilaren 29ra arte emon daitekez musika-tresnak.

Andres Isasi Musika Eskolea aurten be Etorkizuna Musikatan-Futuro izeneko proiektu solidarioan parte hartzen dabil, Norai alkarteak bultzatutako ekimenean, hain zuzen. Horren helburu nagusia da orkestra-praktikearen bidez lan egitea kultura anitzeko aberastasun handiko baina gizarte-bazterketako arriskuko testuinguruetan bizi diran ume eta gazteakaz. Holan, ahalbidetuko da norbera eta taldea aberastea, sensibilidade artistikoa jorratzea eta balioetan heztea.

Gaur egun Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetan dabiz beharrean.

Krisialdi sanitarioa dala eta, ekimen honetako ikasleek ezin ditue musika tresnak konpartidu eta horrexegaitik behar dabe handitzea alkarte honek dauen musika-tresnen kopurua.

Urtarrilaren 29ra arte honako tresna sinfoniko honeek emon ahal izango dira:

 Hari-tresnak: biolina, biolea, txeloa, kontrabaxua (edozein neurri).

 Haize-egurrezkoak: zeharkako txirulea, klarinetea, oboea, fagota.

 Haize-metalezkoak: tronpetea, tronpea, tronboia, bonbardinoa eta tubea.

 Perkusinokoak.

 Osogarriak: atrilak, kainak, hariak, erretxinak...

Musika Eskolako irakasleek dohaintzan emondako instrumentuak jaso eta Norai alkarteari helarazo deutsee.

Informazio gehiago:

Andrés Isasi Musika Eskolan.

Norai alkartean. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu