Bertsolari gazteak, 'Plazara!'

Bizkaie! 2021-01-11 08:03   Bertsolaritzea

Helburuak gazteen plazaratzean eragitea eta euren arteko saretzea eta talde izakerea indartzea dira.

Gazteentzako bertso zirkuitua da Plazara!; izen-emotea urtarrilaren 15era arte egongo da zabalik eta webgunean egin ahal izango da. Parte-hartzaileen edade tartea 1996-2002 urte artean jaiotakoena izango da.

Bizkaiko bertsolari gazteentzako Plazara! ekimena jarri dabe martxan, gazteentzako bertso-zirkuitua. Helburua, alde batetik, gazteen plazaratzean eragitea da eta, beste alde batetik, euren arteko saretzea eta talde izakerea indartzea.

Eskualdez eskualde ibiliko da zirkuitua eta hilebetero, gitxienez, saio bat egingo da; hilebete bakotxean eskualde baten ardurea izango da saioa etxean hartu eta antolatzea, hau da, parte-hartzaileak izango dira antolatzaileak.

Proiektuan parte hartzeko izena emon behar da eta horren arabera antolatuko dira saioak. Izen-emotea zarratzen danean jakingo da zenbat bertsolari dagozan prest ekimenean parte hartzeko eta, orduan, zozketa bidez atonduko ditue saioak. Beti bermatuko da eskualdeko bertsolari bat egotea kantuan.

Saioen formatuak danetarikoak izan daitekez, antolatzaileen eta herriaren neurrira eginak. Bariku iluntzeetan izango dira.

Osasun neurriak, bermatuta

Igaz sortu zan Plazara! ekimena baina bertan behera itxi behar izan zan itxialdiaren eraginez. Orain, ostera be jarri dabe martxan. Pandemia dala eta, momentuan momentuko arau guztiak beteta antolatuko da ekimena.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu