2020/12/11 - 2021/01/10
Leioako Kultur Aretoko Erakusketa Gelan. | Erakusketak'Euria'. La vaca pinta
La vaca pinta tailerrak, 19 urtez Leioan arte-irakaskuntzan eta sorkuntza-lanetan ibili ondoren erabagi dau ikasleakaz erakusketa bat egitea Euria gaiaren inguruan.
Marrazkiaren teknikak, ilustrazinoak, arkatzaren erabilerak, koloreak eta orio-orbanak, akrilikoak edo akuarelak Euria abestia egiten dabe, izan be, horixe da artista bakotxa bere aldetik emozinoari eta sorkuntza personalari lotzen saiatu dan alkargunea.
Irudimen, gomuta eta sensazinoen prozesu baten ostean, gaia jorratu da hainbat margolanetan. Taldea hainbat edade eta sorkuntza-etapa eta prozesuko personek osotzen dabe eta horrek interesgarri egiten dau sortutako konposizino globala.
Euria grisa, urdina, txuria, berdea da. Kolorea da.
Euria hotza eta beroa da.
Euria tristurea eta poza da.
Euria ura da.
Euria busti eta sikatzea da.
Euria behatu eta ukutzea da.
Euria sentidutea eta negar egitea da.
Euria barre egin eta ondo pasetea da.
Euria nahi dozun ha da.
Euria amesten dozun ha da.
Euriaren soinuak ez dau itzulpenik behar.

Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!