2021eko Euskerearen Ginkana sari ederragaz dator
2021-01-07 09:45 Euskerea berbagaiHelburuak hizkuntzakazko sentiberatasuna eta euskerearen erabilerea sustatzea dira.
2021a modu dibertigarri eta positiboan hasteko proposamen batekin gatoz, lagun artean ondo pasetako eta euskararen alde erabiltzeko 3000€ irabazteko aukerea emonez. Gehiago, gehiagogaz eta gehiagotan egiten jarraitzeko indarra zabalduz: Euskerearen Ginkana 2021 Ekoguneak euskeraz eta euskereagaz dibertiduteko atontzen dauen taldekako lehiaketea da Euskerearen Ginkana. Zazpigarren edizino honetan be, Euskaltzaleen Topaguneak egingo ditu koordinazino lanak.
Helburua herritarren artean hizkuntzakazko sentiberatasuna eta euskerearen erabilerea sustatzea da, hizkuntzen zein aniztasunaren jasangarritasuna eta hizkuntza-ekologiaren kontzeptuak ezagutzera emonez. Horretarako, urtero gai zehatz bat aukeratzen da eta egin beharreko probak gai horri buruzkoak izaten dira.
Nortzuk parte hartu leikie?
Lagun koadrilak, berbalagunak, guraso eta ikasle taldeak, berbakoadrillak, jai batzordeak, aisialdi taldeak, euskaltegiko lagunak, tokiko enpresak, kirol taldeak, talde feministak, ekologistak... Ondo pasetako gogoz dagozan 4-6 lagun batu eta osotu taldea (16 urtetik gorakoak izan behar dabe).
4 aste, 4 proba, 4 sari
Lau aste iraungo dau Euskerearen Ginkanak: zezeilaren 3an hasi eta martiaren 3ra arte. Martiaren 20an final handia jokatuko da, Kutxa Ekogunean (Donostia) aurkezle oso berezi bigaz: Ilaski Serrano eta Kike Amunarriz, Mihiluze lehiaketako aurkezleak.
Lau proba online: zezeilean, beraz, astero proba bat egingo dabe parte-hartzaileek. Online ikusiko dabe zer egin behar dan, www.euskararenginkana.eus webgunean eta online bialduko dabe probea eginda.
Lau sari: puntu gehien dituen lau taldeak martiaren 20ko final handira pasauko dira. Talde finalista danek eroango dabe dute sari bana. Sari potoloena 3000€koa da, euskerearen alde egin nahi daben asmo hori egiteko (mendi ibilaldi bat euskaltegiko lagunakaz, euskerearen egun bat antolatu herrian, Errigorako saski pilo bat erosi eta eskolan banatu, futbito txapelketa bat koadrilen artean...).
Izena emoteko epea urtarrilaren 11tik 31ra
Hamasei urtetik gorako 4-6 laguneko taldea osotu, www.euskararenginkana.eus webgunean sartu eta bertoko galdetegia bete behar da. Horrezaz gan, talde bakotxak bideo labur bat grabau behar dau, minutu bi ingurukoa, taldearen eta sariagaz babestu gura dan proiektuaren aurkezpen txiki bat eginez.
3000 euro euskerearen alde erabilteko
Talde irabazleak 3000€ jasoko ditu eta sariaren % 90 gutxienez, izena emoterakoan aurkeztutako euskerearen aldeko egitasmoa pagetako erabiliko dau. Talde finalista guztiek, gainera, sari bana jasoko dabe finalean parte hartu izana saritzeko.
Nahi izan ezkero, lehiaketaren oinarriak begitu hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!