EMON taldea bueltan da

Bizkaie! 2021-01-04 12:10   Musikea

Lau urte baino gehiago pasau dira Argentinan azken kontzertua emon eta etenaldia iragarri ebenetik.

Orain, ilusino handiz esan geinke etenaldi hori amaitu eta inoiz baino indartsuago gatozela. Azken hileotan idea barriak lantzen egon eta gero, barri bi dakarguz:

- Bueltea ospatzeko kontzertu berezia. Laster zehaztuko dau taldeak non eta noiz izango dan eta non eskuratu ahal izango ditugun sarrerak.

- Hau ospatzeko energiaz eta kolorez betetako kantu barri bat grabau dau taldeak, laster plataforma digital guztietan entzun ahal izango doguna.

Kontuak kontu, Esne Beltza, Joxe Ripiau eta La Pegatina taldeek jorratuko bideari jarraipena emon deutso Bergarako taldeak. 2010ean, Piztu herria, ska eta rockaren arteko disko bategaz debuta egin ostean, doinu latinoetara  jo eben Konfeti kolore bigarren diskoan, 2013. urtean. Hortik aurrera etorri ziran Sua (2014) eta Gipuzkoako Ikastolen Jaialdirako kantua (2016). Agurraren ostean, Emon taldeko kideak: Nomadak, Ertzak eta Egurra ta kitto taldeetan ibili gara.

Kontzertuei jagokenez, Emon taldea Argentinan izan zan, Necochea herrian. hain zuzen be; Euskal Asteko ospakizunetan kontzertu bi jo zituan Bergarako taldeak. Kontzertu horreen ondoren, Emon taldeak geldiunea egitea erabagi eban, aurrerago batzeko aukereari eutsiz. 2020an, momentua zala ikusi baina lehenengo ensaiora joateko ginanean, konfinamendua etorri eta gure asmoak atzeratu egin behar izan genduzan. Udan, barriz, instrumentuei hautsa kendu eta joten hasi ginan. Orain, barriz, erabagia jentaurrean egin dogu.
 
Taldekideon artean, aldaketa bakarra gitarrista barria da, Biken Larrañaga, hain zuzen be.




Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu