Gernikako Bakearen Museoak 2020ko bisitarien jatsiereari eutsi deutso

Bizkaie! 2021-01-04 08:25   Kulturea

2019ko 53.122 bisitarietatik 13.065era joan da da 2020. urtean.

Sektore guztientzat – eta bereziki turismoaren eta kulturaren sektorearentzat (ahaztu handiak) – izandako urte larri honen ondoren, Gernikako Bakearen Museoak 2020ari amaierea emon deutso, bisitari kopuruaren jatsiera handiari ahalik eta ondoren eutsiz. 2019ko 53.122 bisitarietatik 13.065era joan da da 2020 honetan. COVIDek erabateko eragina izan dau eta, horren ondorioz, museoa zarratuta egon behar izan da martiaren erdialdetik maiatzaren amaierara arte, hainbat aldiz mugatu jakolarik edukierea zerbitzu guztietan.

Hainbesteko eragozpenak ez dau geldiarazo Bakearen Museoko taldearen lana eta, halan eta guztiz be, oso aktibo jarraitu dau, berehala ezarri zitualarik edegiteko beharrezko segurtasun-neurri guztiak, 2020ko bagilaren 1ean ateak barriro edegi zituan.

Bakearen Museoak 2020an eskainitako proposamen eta zerbitzu guztietatik, honako honeek nabarmendu behar dira:

1. Museoko zerbitzuak mundu digitalera egokitzea. Pandemiaren erronkearen aurrean, museoa azkar eta bizkor egokitu zan bere zerbitzu eta proposamen asko mundu digitalaren bidez konpartiduten (webgunea eta sare sozialak), Museoa etxean izeneko jarduera-programa zabal bategaz. Horren ondorioz, Gernikako bonbardaketea be ospatu egin zen sareen bidez (Ezin izan baitzan ikusi). Informazino gehiago hemen.

2. Kanpoko ibilbide gidatuak Memoritour Gernika Kanpoko lau ibilbide gidatu (Babeslekuen ibilbidea, Gernika berreregiteko ibilbidea, Picasso eta Guernica ibilbidea eta Monumentuen eta memoriaren ibilbidea) Gernikako ondare sinbolikoa ezagutzeko. 2020an, egunean 9 ibilbide baino gehiago eskaini dira hainbat hizkuntzatan. Eukiera mugatuagaz (5 persona ibilbide bakotxeko), ibilbide asko egin dira, 381 ibilbide eta 2.657 persona baino gehiagok parte hartu dabe.

Gainera, hiru ibilbide gidatu berezi barri sortu eta eskaini ditue, oso harrera ona izan dabelarik:

- Ibilbidea Errepublika garaiko eskoletatik guerra ostekoetara: Gernika- Lumoko adibidea urrian zehar (Ondarearen Europako Jardunaldiak).

- Gernikako kanposantua, Gerra Zibilaren lekuko ibilbidea zemendian.

- Gernikako emakumeak: XX. mendeko aldaketak beren bizipenen bidez ibilbidea zemendian eta abenduan.

3. Gernikako Bakearen Museoak proiektu barriak jorratzen jarraitu dau, besteak beste, MIGRAID Infancia y ayuda humanitaria en las guerras proiektu europarra, UNED (Espainia), EUROM (Espainia), IC-MEMO; Fossoli Fundazinoa (Italia), Izieuko Memoriala (Frantzia), Historiaren Museo Nazionala (Eslovenia) eta Terezin Museoa (Txekiar Errepublikea) 2020 eta 2021 ean landuko dira zenbait tailer, erakusketa virtual eta aldi baterako bat baita amaierako kongresua eta argitalpena be.

4. Hezkuntza-baliabide eta baliabide didaktiko barriak Online egiteko prestakuntzea.

5. Museoaren erakusketa iraunkorra, asteko egun guztietan edegita.

6. Oroimenerako binetak aldi baterako erakusketea (2020).

7. Erakusketa bibliografiko barri bi (Eusko Jaurlaritzea erbestean eta Komikiak eta Gerra Zibila).

8. Gernikako bonbardaketeari buruzko Dokumentazino Zentroak ikertzaileei arretea emon eta funtsak katalogetako zerbitzua.

Urtero egiten dauen legez, Gernikako Bakearen Museoa 2021eko urtarrilean mantentze-lanak egiteko izarratuta egongo da eta barririo edegiko ditu bere ateak proposamen, zerbitzu eta proiektu barriakaz, 2021eko zezeilean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu