Bilbok 2021eko aurrekontuen proiektua onartu dau, 585,5 miloe eurokoa
2021-01-04 07:57 Pil-pileanUrtarrilaren 1ean sartuko dira indarrean 2021eko ekitaldian uriaren funtzionamendua arautuko daben kontuak.
Bilboko Udalak 2021erako Aurrekontuen Ezohiko Osoko Bilkura egin dau eta urtarrilaren 1etik aurrera indarrean sartuko dira. Danetara, 585,5 miloe euro, 2020an baino 9,2 miloe euro gehiago (% 1,6), hau da, Udalaren historiako aurrekonturik handiena; horri esker, COVID-19 pandemiak eragindako osasun, ekonomia eta gizarte larrialdiko egoereak eragindako beharrei erantzun ahal izango jake.
2021eko aurrekontuak lehentasunezko ondoko helburua jasoten ditu: birusaren ondorioei aurre egitea, sektore ekonomiko kaltetuenetan eta persona ahulenetan jardunez; osasuna eta ekonomia babestea, betibe personak eta euren ongizatea, zerbitzu publikoak eta enplegua izanik udal-politiken erdigunean; eta auzoak eta uriarentzat estrategikoak diran beste proiektu batzuk sustatzen jarraitzea.
Aurrekontu barriak auzoetako jarduerak 39,5 miloe euroraino handitzen ditu (aurten baino 1,8 milo euro gehiago), baita 84,1 miloe euroko udal-inbersino publikoa be (2020an baino 1,4 milo euro gehiago), 40 uri-proiektu ingururi eta herritarrek aurkeztutako 11 proposameni ekiteko. Oinarrizko zerbitzu publikoek (argiteria, zaborra, saneamendua) 266 miloe euro (5 miloe euro gehiago) izango ditue eta #BilbaoAurrera2021 plan barri batean lan egingo da. Beste urte batez, zero zorra lehenetsi da barriro, kontu onbideratu batzuekaz, ez baita aurreikusten kanpoko kreditu-eragiketarik udalaren gastu eta inbersinoen planari aurre egiteko.
Eztabaidearen eta negoziazinoaren ondorioz, oposizioko talde politiko guztiek egindako 932.000 euroko zuzenketak be sartu dira, hau da, igaz baino % 19,56 gehiago.
Ez ohiko bilkuran aurkeztutako alegazinoak atzera bota ondoren, Bilborako 2021eko aurrekontua behin betiko onartzeko azken botazinoa egin da.
Juan Mari Aburto alkateak, bilkurea zarratzeko berbaldian adierazo dau, Udalbatza osoa zoriontzen dot azken hileotan kontu egokiak lortzeko egindako lanagaitik, gatxa izango dan urte baterako, pandemiaren azken hileetako zama edo kargeagaz datorrelako, COVID-19ren ziurbakotasuna dala eta. Aurrekontu errealistea da, krisiari aurre egiteko babesa eta laguntzea dakarrena, baita urteera-lerroan jarriko gaituen proiektu ilusionagarriak be badituena, birusa pasauko dalako eta prest egon beharko dogu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!