Bilbon 3,2 miloe euro emongo ditue dirulaguntzetan 2021. urtean

Bizkaie! 2020-12-30 13:31   Kulturea

Euskerearen erabilerarako dirulaguntzak 160.000 eurokoak izango dira.

Laguntza ekonomikoa 11 jarduketa-eremutan emongo da, besteak beste, kulturea, euskerea, hezkuntzea, immigrazinoa eta kulturartekotasuna, gazteria, garapenerako lankidetza eta giza eskubideak eta genero-indarkeria desagerrarazotea.

Interesa daben erakundeek 2021eko urtarrilaren 5etik (martitzena) zezeilaren 17ra arte aurkeztu leikiez eskaerak, www.bilbao.eus webgunean, Herritarren Arretarako Bulego Nagusian eta barrutietako udal bulegoetan (arreta presentziala jasoteko, aldez aurretik hitzordua eskatu behar da).

Laguntzok jaso ahal izango ditue gizartearentzat mesedegarri diran proiektuak jorratzeko interesa daben erakundeek, Udalaren jarduerearen osogarri izaten baitira proiektuok eta Udalaren sail batzuek eta besteek beren jardun-eremuetan aurreikusitako helburuak lortzeko lagungarri: Partaidetza eta Barrutiak, Kulturea, Euskerea, Hezkuntzea, Immigrazinoa eta Kulturartekotasuna, Jaiak, Bardintasuna eta genero-indarkeriagaz amaitzeko arloa, Gazteria, Ingurumena, Osasuna eta Konsumoa eta Garapenerako Lankidetza eta Giza Eskubideak.

Dirulaguntzen udal programa hau osogarri garrantzitsua da Udaleko sailek irabazi asmorik bako erakundeen bitartez abiarazoten dituzten jardueretarako.

Dirulaguntzen eskariak hemen aurkeztu leikiez erakundeek:

- www.bilbao.eus webgunean dagoan formularioan.

- Erregistroan (eskatutako dokumentuak aurkeztuz): Herritarren Arreta Bulegoan, hitzordua eskatu ostean.

- Barrutietako udaltegietan, han topauko dabe-eta prozesu osoaren dokumentazinoa, hitzordua eskatuta.

- bilbao.eus egoitza elektronikoaren bitartez.

Informazino gehiago behar izan ezkero, deitu 010 / 944.010.010 telefonora, 08:00etatik 20:00etara, astelehenetik domekara. Gainera, online tutorial bat dago bilbao.eus webgunean, eskaerak zelan egin ulertzeko.

Udalaren webgunean, erakundeek euren jarduketa-eremuaren arabera parte hartu leikien deialdiak konsultau daitekez eta euren eskaerea zein egoeratan dagoan begiratu be bai, 2021ekoa zein aurreko deialdietakoak (2007tik aurrera).

Inprimakiak errazago bete eta oinarriak eta beste agiri batzuk hobeto ulertu ahal izateko, agiri batzuk irakurketa errazeko formatuan dagoz eskuragarri.


2021eko dirulaguntzak

2021eko deialdi honetarako, 3.242.523 euro bideratu ditu Bilboko Udalak dirulaguntzetan, 11 esparru eta 24 laguntza-arlotan banatuta:

- Garapenerako Lankidetza eta Giza Eskubideak:

2.436.223 euro

- Kulturea

Danetara, 129.200 euroko dirulaguntzea emongo da, kultura-jarduerak sustatzeko.

- Hezkuntzea

158.300 euro bideratuko dira:

Hezkuntzeari laguntzeko programak: 98.300 euro.

Eskolako ugerketa programetan laguntzeko programak: 60.000 euro.

- Euskerea

Euskerearen erabilerarako dirulaguntzak 160.000 eurokoak izango dira:

Eskoletako programak: 30.000 euro.

Euskerearen erabilerea sustatzea: 130.000 euro.

- Jaiak

48.000 euro, oso-osorik auzoetako jaietarako.

- Immigrazinoa

35.000 euro:

Etorkinen alkarteen funtzionamendurako: 15.000 euro.

Kulturartekotasuna eta gizarte kohesinoa sustatzea: 20.000 euro.

- Gazteria

50.000 euroko laguntzea emango da:

Ume, nerabe eta gazteentzako programetarako eta jardueretarako laguntzea: 30.000 euro.

Gazte boluntarioak bultzatzea: 20.000 euro.

- Ingurumena

50.000 euroko laguntzea emongo da:

Jasangarritasuna, mobikortasuna eta klima-aldaketea: 20.000 euro.

Auzoko bihotzak izenekoak ingurumenaren eta gizartearen aldetik hobetzea, 2030 Eskolako Agendearen bidez: 30.000 euro.

- Bardintasuna eta genero-indarkeriagaz amaitzeko arloa.

74.000 euro:

Alkarteen mobimentua ahaldundutea: 15.000 euro.

Norbere bizimodua, etxekoa eta lanekoa buztartzeko eta ardurak banatzeko ekimenetarako: 17.000 euro.

Genero-indarkeriaren prebentzinorako ekimenak: 27.000 euro.

Sexu eta genero aniztasunaz sensibilizetako eta LGTBIQ+ personen kontrako indarkeria prebeniduteko ekimenak: 15.000 euro.

- Partaidetza eta Barrutiak

Aurrekontua 20.800 eurokoa da. Zenbateko hori Herritarren Partaidetzako Erakundeen Udal Erroldan izena emonda daben auzo-alkarteen bidean laguntzeko, alkarte horreen jarduteko eremua auzoa edo barrutia danean, eta herritarren partaidetzea bultzatzeko izango da.

- Osasuna eta Konsumoa

81.000 euro:

Osasuna sustatzeko programak babestea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu