Blues Morning Singers taldeak konposizino bildumea barritu dau 2021era begira

Bizkaie! 2020-12-30 09:23   Musikea

Bluesaren bidea ezagutu eta ibili.

Orain hamar urte Bilbon sortua, Blues Morning Singers taldeak Mississippiren eta Chicagoren erroetatik ekin eutson blueserako abentureari. Taldeak konposizino bildumea barritu dau 2021era begira eta erronka horren barruan daukaguz Mario Gomez (ahotsa eta gitarrea), Carlos Jover (harmonikea eta ahotsa), Fabian Akarregi (kontrabaxua). Abesti barriei formea emoteko Jorge Gomez (bateria) Javier Alzola (saxofoia) eta Alberto Trigueros (teklatua) izan ditue lagun. Gaztelupeko Hotsak diskoetxean argitaratuko dabe lan hau EP formatuan.

Confusion Woman bideoaren bitartez hasi da zabaltzen diskoaren aurrerapena. Soinutegi barri osoan bezela, hainbat baliabidegaz buztartzen ditue musikariok bluesaren erroak, generoari estutu bat gehituz. Entzun besterik ez dago, adibidez, baxu boteretsu horreek.

Ingelesezko lberbakaz, musikearen bidez gauzak, istorioak, sensazinoak eta pentsamenduak adierazoteko gogotan datoz, leialtasunez eta zorroztasunez.


Bluesaren bidea ezagutu eta ibili

Bilbon sortutako talde honek —Mario Gomezek (ahotsa eta gitarrak), Carlos Jover Cuencak (harmonikea eta ahotsa), Jorge Gomezek (bateria) eta Fabi Akarregi (kontrabaxua)— hamar urte luze daroaz lanean errespetuz eta koherentziaz, 2014an taldearen izen bereko lana argitaratu ebenetik. Lehen saio haretan baserri blues klasikoen bilduma bikaina egin baeben, 2017ko Jump and Shout-egaz Chicagoko bluesetik, West Coastetik edo Jump Bluesetik jo eban, aurreko lanen zorroztasunean eta jatorrizko abestiez osotutako diskoa izatearen balio erantsiagaz.

The Blues Morning Singers adibide paradigmatikoa da: eskolarik onena oinez doan bidea dabe eta irakaslerik onena errepidea, beti. Horren erakusgarri dira bai oraindainokoan egindako birak eta nazinoarteko jaialdi ospetsuetako agerraldiak, besteak beste, Getxoko Nazinoarteko Blues Jaialdia, Hondarribiako Jaialdia, Burlatako Blues Jaialdia, Gasteizko Jazz Zaharrean, Agurain Jazz...

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu