B-Tuber online egingo da aurten
2020-12-29 11:59 Euskerea berbagaiUdalaren helburua da gazte-aisiako alternatibak sortzea, euskerearen erabilerea sustatuz.
B-Tuber programea, Bilboko Udalak eta Azkue Fundazinoak sortua, online egingo da aurten. Udalak euskerazko lau bideo egin ditu, gazteei erakusteko ikus-entzunezko edukiak zelan konpartidu, sortu eta editau, eta Youtube-ra erraz eta segurtasunez zelan igon. Tutorialak doban eta libre dagoz Bilboko Udalaren Youtube kanalean.
Udalaren helburua da, batetik, euskerearen erabilerea sustatzeko gazte-aisiako alternatibak sortzea eta, bestetik, Interneteko eskaintzea osotu eta indartzen daben euskerazko edukiak sortzea.
Hamaika eta 13 urte arteko edade txkikoei zuzenduta eta Bilboko Udalaren Youtube kanalean ikusgai dagoz. Gazteek zenbait gauza ikasiko dabe: Youtube kanaletan izena emotea, profila personalizetea, grabaketak eta muntaiak egitea, musikea deskargetea, zenbait irudi postprodukzinorako erabiltea eta gure bideoak jente gehiagok ikusteko estrategiak bilatzea.
Aurreko edizinoetan legez, aurten, edukiak Ane Atxutegi youtuber gazteak aurkeztuko ditu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!