2020/12/11 - 2021/01/08

Basaurin, Arizko Torretxean. | Erakusketak

‘Berri Txarrak, Berri Onak’ - Euskerea genero eta identidade dinamiketan. Aintzane de Luna

.
Aintzane de Lunak adierazo dauanez, Berri Txarrak rock taldea interesetan jatalako, bai musika-mueteagaitik, bai euskeraz abestutako abestien mezuakaitik be. Instalazinoa osotzen dabe erakusketa-aretoko hormetako plater-muntaketa batek eta aretoaren erdigunean kokatutako egurrezko etxe batek, barrualdea-kanpoaldea kontzeptuakaz lotutako bikoiztasunak eta barruko nia kanpokoagaz lotzeko beharra iradokitzen dituenak.

Erakusketea antxinako kontakizunen pilaketa metaforikoa da, genero-izakerearena, testuinguru politikoko erreferenteena eta sormen-egintza berarena baina, baita barru-barruko esperientziena be. Aintzane de Lunaren lan artistikoan, zeramika euskarri nagusietako bat da, etxeko eremuko elementu tradizionalak genero-ikuspegiari, identidadeari, kolektibo edo nazino bateko kide izatearen sentimenduari eta musikeari buruzko maila sozialeko eta politikoko gaiakaz buztartzeko. Hain zuzen be, euskeraz idatzitako musika berbaldia eregiteko oinarri lez erabilten da. 

Lan honen funtsezko parte bat da euskerea ikusarazoteko egiten dauen ekarpena. Holan, testu horreek baieztatzen dabe musikeak ez dauela mugarik, musika eta artea kapaz dira hesi horreek apurtzeko.

Babesleak: Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila, BilbaoArte Fundazinoa, Kultur Basauri, Basauri, Bizkaiko Foru Aldundia.

Ordutegia: 10:15 - 13:15 / 16:30 - 20:30
Abenduaren 21etik 30era: 09:00 - 13:45
Astegoien eta jaiegunetan: Zarratuta.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu