Lau miloe euro bideratu ditue unibersidadeetan jorratutako digitalizazinoa pagetako

Bizkaie! 2020-12-29 08:42   Pil-pilean

Laguntzen onuradunak Euskal Unibersidade Sistemako hirurak dira: UPV/EHU, Deustu eta Mondragon.

Hezkuntza Sailak, Unibersidade eta Ikerketa Sailburuordetzearen bitartez, 3.934.120 euro bideratu ditu Euskal Unibersidade Sistemea osotzen daben hiru unibersidadeek digitalizazinoan egin dituen inbersinoak pagetako. Laguntzon helburua da aurreikusitako ikaskuntza-emoitzak arrazoizko neurriz lortzen dirala bermatuko dauen urrutiko unibersidade-prestakuntzea landu ahal izatea.

Covid-19k eragindako murrizketa ugari izan ditugu eta, ondorioz, beharrezkoa izan da unibersidateek ohiko irakaskuntza presentziala ez dan beste irakaskuntza-planteamendu bat egitea 2020-2021 ikasturterako; planteamendu barri horrek eskatu dau irakaskuntza bimodaleko ikasgeletako ekipamenduetan inbersinoak egitea, espazioak egokitzea eta Informazinoaren eta Komunikazinoaren Teknologien gaitasunak indartzea. Baliabideak bideratu dira urrutiko irakaskuntzarako, urruneko lanpostuak eta konektibidadea diseinetako, on-line irakaskuntzako ikasgelak diseinau eta abian jarteko, urrutiko irakaskuntzeari euskarria emoten deutson arkitektura teknologikoa landu eta urruneko komunikazinoetan segurtasun-zerbitzuak konfiguretako.

Egindako inbersinoen artean, ondokoak nabarmendu daiteke: urrutiko irakaskuntzeari jagokonez, ingurune birtualetara konektetako lizentziak, bideoak editetako tresnak eta arbel elektronikoen tresnak eskuratu dira. Era berean, urrutiko loturak egiteko, WiFi lotura-puntu eroangarriak, pantaila interaktiboak, pantaila digitalizatuak eta aurkezpenetarako tableta grafikoak erosi dira, baita ordenagailu eroangarriak be, irakasle ikertzaileentzat zein administrazino eta zerbitzuetako langileentzat. Zailtasun ekonomikoak dituen ikasleei maileguan ixteko PCak be erosi dira. Irakaskuntza-gela askotan, kamerak, mikrofonoak, PCak, bozgorailuak eta sare-loturak instalau dira on-line irakaskuntzea egin ahal izateko eta edozein gelatan on-line irakaskuntzea egiteko aukerea emoten daben totem mobikorrak erosi dira.

Irakaskuntzearen euskarri dan arkitektura teknologikoari jagokonez, biltegiratze zerbitzariak, memoriak eta CPU-ak handitu dira e-learning egiteko; arkitektura monitorizau da azpiegitura birtualizatuari eusteko azterketa-aldietan; on-line software-plataformak erosi dira; eta plataforma-zerbitzari batzuk hodeira migrau dira. Azkenik, urruneko komunikazinoetako segurtasunari jagokonez, kudeatutako segurtasun-zerbitzuak ezarri dira, firewall-ak instalau eta ordeztu dira eta tokenak erosi dira autentifiketako.

Aitatu inbersinoak irakaskuntzearen eta ikerketearen euskarri-arloetan egiten dira, bai eta unibersidade-azpiegitura teknologikoan, kudeaketan eta komunikazioan be. Beraz, unibersidadeek landu eta Hezkuntza Sailak pagautako ekintzen ondoriozko hobekuntzen onuradun dira, alde batetik, Euskal Unibersidade Sistemako 56.000 ikasleak, hobetu egiten baitira euren autonomia eta ikasle-gaitasuna, ikaskuntza eta bizitza personalerako eta profesionalerako egokiak diran gaitasunak. Era berean, onuradun izango dira 9.000 profesional baino gehiago: Euskal Unibersidade Sistemea osotzen daben 6.800 irakasle eta ikertzaile eta administrazino eta zerbitzuetako 2.500 langile, horreek guztiek be nabarmen hobetuko baititue irakaskuntza-gaitasuna, gaitasun digitalak eta kudeaketa-gaitasuna.

Horregaitik, Hezkuntza Sailak egokitzat eta beharrezkotzat jo dau finantzaketa hori Euskal Unibersidade Sistemako unibersidadeetara bideratzea. Ahalegin ekonomiko gehigarri bat da hau. 2020an 50 miloe eurotik gorakoa izan da Kontratu-programa horreen kopurua.

Aitatutako erakundeek adostutako adierazpen bateratuan jasotako lehentasunak

 Osasun-krisiari eta unibersidade-testuinguruko personei arretea emotea.

 Urrutiko prestakuntzara jotea 2019-2020 eta 2020-2021 ikasturteetan, osasunegoereak holan eskatzen dauenean, urruneko irakaskuntza-metodologiak erabilita larrialdi-egoeretarako eta lehentasuna emonda ikaskuntzearen emoitzak lortzeari eta titulazinoetan jasotako gaitasunak eskuratzeari, kalidade-estandar
onenakaz.

 Inguruabar sozioekonomikoakaitik, teknologikoakaitik edo bestelakoakaitik unibersidadeko urrutiko prestakuntea normaltasunez aprobetxetako arazo bereziak dituen ikasleen zailtasun gehigarriak arintzea.

 Euskal Unibersidade Sistemea indartzea urrutiko prestakuntzearen arloan eta etorkizuneko larrialdien aurrean emon beharreko erantzunen aurreikuspenean
eta plangintzan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu