Xabat Illarregi, IX. Izeta Sariketako txapeldun

Bizkaie! 2020-12-28 08:10   Bertsolaritzea

Iruritako saioan 16 bertsolarik hartu dabe parte.

Iruritako saioa (argazkia: Nafarroako Bertsozale Alkartea) | Ikusi handiago | Argazki originala

Egun osoko jaia izan da IX. Mariano Izeta Sariketea. Goizean, kanporaketa bi jokatu dira, oholtzan 16 bertsolari guztira, danak nafarrak. Arratsaldean, sei onenek finalean kantau dabe. Epaileen erabagiz, Xabat Illarregi leitzarrak jantzi dau txapela, eta bertsorik onenaren saria Irati Majuelori emon deutse. 

Goizeko kanporaketetan, hain zuzen be, Xabat Illarregi eta Irati Majuelo izan dira onenak. Puntuazinoari esker, beste finalistak Sarai Robles, Ekhiñe Zapiain, Ekain Alegre eta Ainara Ieregi izan dira. Behin betiko sailkapena holan geratu da: Xabat Illarregi txapeldun (337,5 puntu), bigarren Sarai Robles (329,5), hirugarren Irati Majuelo (323), laugarren Ekhiñe Zapiain (321), bosgarren Ekain Alegre (291,5) eta seigarren Ainara Ieregi (289).

Epaileak Amaia Telletxea, Joseba Beltza eta Saioa Mitxelena izan dira.

Nafarroako Bertsozale Alkarteak eta Baztango Udalak antolatu dabe sariketea, Mariano Izeta bertsozale eta euskaltzale baztandarraren (Elizondo, 1915-2001) omenez. Iruritako Gizarte Bilgunean jokatu dira kanporaketak eta finala, aforoa mugatuta eta osasun prebentzinorako neurri guztiak beteta. 70 entzule inguru batu dira. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu