Kalakan, Baga-Bigako talde barria
2020-12-22 10:54 Musikea
Kalakan taldeak Baga-Bigaren babesa izango dau abian dituan proiektu barriak sustatu, kudeatu eta antolatzeko. Baga-Biga bulegoak behar egingo dau nazinoartean ospe handia dauen Iparraldeko folk hirukoteagaz. Kalakan eta Baga-Biga batera dagoz alkarlanean.
Xoriñoa kaiolan, abestia askatasun oihu
Iparraldeko folk hirukoteak askatasunari egin deutso dei Xoriño kaiolan abestiagaz. Asiako eraginak ikusten jakoz electro-world music erako abestiari. Erritmo sakonak neguko solstizioaren ahots lanbrotsuakaz. Gitxitan ikusi dogu Kalakan taldea holako giro electro-etan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!