16 bertsolari gaztek hartuko dabe parte IX. Izeta Sariketan
2020-12-22 10:10 BertsolaritzeaDatorren domekan, abenduaren 27an, jokatuko da sariketea Iruritako Gizarte Bilgunean.
Datorren domekan, abenduaren 27an, jokatuko da sariketea Iruritako Gizarte Bilgunean. Nafarroako Bertsozale Alkarteak eta Baztango Udalak atonduta. Egun osoko sariketea izango da; goizean kanporaketa bi zortzina bertsolarigaz eta hortik sei sailkatuko dira arratsaldean finala jokatzeko.
Ondokoak dira hitzorduak:
Lehen kanporaketea, 11:00etan:
Patxi Castillo (Bera).
Bittori Elizalde (Iruñea).
Irati Majuelo (Iruñea).
Aitor Irastortza (Azpirotz).
Egoitz Gorosterrazu (Ituren).
Ainara Ieregi (Barañain).
Mikel Lasarte (Barañain).
Beñat Astiz (Barañain).
Gai-jartzailea: Maialen Belarra.
Bigarren kanporaketea, 12:45ean:
Sarai Robles (Barañain).
Amaia Lasheras (Barañain).
Endika Legarra (Iruñea).
Etxahun Azkarraga (Etxalar).
Xabat Illarregi (Leitza).
Ekhiñe Zapiain (Bera).
Idoia Granizo (Altsasu).
Ekain Alegre (Altsasu).
Gai-jartzailea: Ainhoa Larretxea.
Finala, 17:30ean:
Lehen kanporaketako irabazlea.
Bigarren kanporaketako irabazlea.
Puntuazinoaren arabera lehenengoa.
Puntuazioaren arabera bigarrena.
Puntuazinoaren arabera hirugarrena.
Puntuazioaren arabera laugarrena.
Gai-jartzailea: Ander Aranburu.
Pandemia egoerearen ondorioz, aforoa mugatua da eta aldez aurretik emongo dira sarrerak. Finalerako sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian erosi behar dira, abenduaren 27ko 15:00ak arte (aurretik amaitzen ez badira). Egunean bertan, saldu bako sarrerarik geldituko balitz, 16:00etan edegiko litzateke txarteldegia.
Goizeko kanporaketa bietaran sartzea librea da, baina aforoa kontroletako neurriak dirala eta, derrigor erreserbau beharko da lekua, aldez aurretik nafarroa@bertsozale.eus helbidera idatzita eta izen-abizenak eta kontakturako telefonoa itxita.
Bederatzigarrenez, Izeta gogoan Nafarroako Bertsozale Alkarteak eta Baztango Udalak erantzukizunez atondu dabe sariketea, beharrezko neurri guztiak bermatuta, baina aldi berean, kultureai eta bertsolaritzeari eutsiz.
2004. urtean antolatu eben sariketa lehenengo aldiz eta bi urtean behin jokatu da ordutik; tarte horretan, ondorengoak izan dira txapeldunak: Jon Barberena, Oier Lakuntza, Jon Elizetxe, Iñaki Aleman, Aimar Karrika, Saioa Alkaiza, Joanes Illarregi eta Saats Karasatorre.
Mariano Izetak (Elizondo, 1915-2001)
Herri kulturearen eta bertsolaritzearen alde egindako lan handia eskertzeko helburua dau haren izeneko sariketeak. Lanbidez erloju-konpontzailea zan Izeta baina horretaz aparte lan itzela egin eban herri kulturea eta ondarea batzen eta ezagutarazoten. Egindako guztiagaitik, Baztango seme kuttun izentau eben. Idazle, Nafar Izkuntza-ko kolaboratzaile, Euskaltzaindiako kide, Baztango hiztegien egile, mutil-jantzen sustatzaile... Hamaika kontutan ibili zan Izeta.
Bertsolaritzea izan zan haren zaletasunik handienetakoa. 1936. urtean egin zan lehen Nafarroako Bertsolari Txapelketan lagundu eta hortik aurrera hamaika bertso saio antolatu zituan. Nafarroako Bertsozale Alkarteko ohorezko presidentea zan.
Izeta Sariketeak, sasoi bateko Xalto Sariketea edo 2017an abiatutako Bertsokabi Sariketea bezela, Nafarroako bertsolari gazte eta hasibarriei bultzadea emotea dau helburu, plazak eskainiz, bertsogintzea landu eta ezagutzera emon deien.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!