Abenduaren 21ean, Andoni Egaña eta Maialen Lujanbio bertsolariek kantauko dabe Bilbon

Bizkaie! 2020-12-18 13:09   Bertsolaritzea

Bertso-saioa streaming bidez entzun ahal izango da hemen

Guggenheim Bilbao Museoak atondutako Hustuari Hitzak izeneko bertso-saioak José Manuel Ballesterren [2020/03/15] proiektua dau inspirazino-iturri. Artisteak pasa dan udabarrian hutsik eta konfinauta egoan Bilbo urian egindako erretratuek osotzen dabe proiektua, haren Guernica abiapuntu (2009/2020) lanaren aurrez aurre jarrita. Azken hori, Picassoren margolanaren bersino hustua da, jazoera historikoaren eta giza tragediaren begirada eguneratua transmitiduten dauena.

Proiektuaren areto berean izango da saioa, baina egungo egoereagatik plaza kopurua mugatua danez, zuzeneko online emonaldiaren bidez baino ezin izango da ikusi (18:00etan).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu